Zinemaren historiako une batean, kamera biratu egin zen, mundua enfokatzeari utzi, eta kamera bera zerabilenari begiratu zion: zuzendaria eta haren ingurua, haren familia, historia, bizitza.
Gaur egun, guztiok patrikan daramagun kamerari esker, pertsona bakoitzak filmak sor ditzake, eta pelikula horietan autorea aldi berean da narrazioaren egile eta objektu. Zinema indartsu eta bizi hori ezin da urrutitik egin, kontatzen duen historia egilearen eta hark duen begiradaren parte delako.
Behin Godard-i galdegin zioten ea zer irizten zion tresna digital berriekin bakoitzak zinema egiteko aukerari, eta hark erantzun: “egin dezatela, egin dezatela…”
Aurrerantzean, zinema egitea erabakitzen duenak hautatu beharko du zer egin: zopa jan ala zopa filmatu.
David Arratibel
David Arratibel dokumentalista eta zinemagilea da.
Izena emateko hurrengo formularioa bete behar da.
Informazio gehiago