Izenburua
Liburua, espazio politiko bat
Irakaslea
Javier García Clavel
Data
2020/09/25
Ordua
17:30-20:00

Liburuaren mundua mapa gisa ulertzen badugu, irakur dezagun lurralde gatazkatsu baten kartografia gisa; horixe da nire proposamena. Lurraldearen hektarea bakoitzak eztabaida politiko bat du bere barruan isilean: liburutegi publikoak, autoretzaren kontzeptua, liburuaren prezio finkoa, autofikzioa, elite intelektuala, literatura-kritika, propaganda, testu-liburua, kontsumoa, masa-ekoizpena, zentsura-moduak, paperaren suntsiketa. Lantegi honetan, toki horietako batzuetara joanen gara.

(Auzi horietako gehienek, behin translazioak eginda, zerikusia dute arte guztiei eragiten dieten planteamendu teorikoekin, eta, horrenbestez, saiatuko gara itzulpen horiek egiten lantegian parte hartzen dutenekin batera).

 

Javier García Clavel

Javier García Clavel literatura-dibulgatzailea da.

 

Izena emateko hurrengo formularioa bete behar da.

 

 

Informazio gehiago

www.encuentrosartejoven.info