Izenburua
Angelu itsuak, interpretazio-jokoak
Irakaslea
Iratxe Retolaza
Data
2020/10/03
Ordua
11:30-14:00

Obra artistiko batean esaten / adierazten / irudikatzen diren alderdien arkitektura artistikoa osatu egiten da esan / adierazi / irudikatu gabeko alderdiekin. Lantegi honetan hainbat obra literario, bisual zein musikalen interpretazio kolektiboak egingo ditugu, obra artistiko horietako hutsuneak edo angelu itsuak identifikatzeko, eta hutsune horiek betetzeko bide posible zenbait irudikatzeko, betiere interpretazio-bide zenbait garatuko dituztenak. Hutsune edo angelu itsu horietan gauzatu ohi dira hartzaileekin garaturiko konplizitate-keinu ugari, baita jolas ugari ere. Horregatik, sorkuntza-prozesuan hutsune edo angelu itsu horien kontzientzia hartzea garrantzitsua da, hartzaileekin zer-nolako konplizitateak zein jolasak sortu nahi ditugun pentsatzeko.

 

Iratxe Retolaza

Iratxe Retolaza idazlea da, eta EHUko literatura-irakaslea.

 

Izena emateko hurrengo formularioa bete behar da.

 

 

Informazio gehiago

www.encuentrosartejoven.info