Izenburua
Argazki honek badu zer kontatu
Irakaslea
Elssie Ansareo
Data
2020/09/19
Ordua
17:30-20:00

Argazki guztiek kontatzen dute historiaren bat. Batzuetan benetakoa, beste batzuetan asmatua. Batzuetan fikzioz sortua, beste batzuetan aurkitua. Zenbait kasutan hagitz nabarmena da eta beste zenbaitetan iradoki egiten da. Kontua da argazki guztiek dutela atzean zerbait. Hori indartu nahirik, argazkia erabiltzen badugu historia bat kontatzeko tresna gisa erabat, argazki-narratiba egiten ariko gara. Hori egin daiteke irudi bakar batekin edo irudi-sail batekin.

Irudiaren narratiba landuko dugu. Gai batetik abiatuta narrazio bat garatuko dugu, bakarka eta taldean, gure inguru hurbilari heldurik: kaleak, jendea, argia izanen ditugu lehengai historia bat irudien bidez sortzeko. Horretarako ezinbestekoa izanen da parte hartzaileek argazki-kamera digitala ekartzea; dena dela, aski izanen da telefono mugikorreko kamera.

 

Elssie Ansareo

Elssie Ansareo artista bisuala eta argazkilaria da.

 

Izena emateko hurrengo formularioa bete behar da.

 

 

Informazio gehiago

www.encuentrosartejoven.info