“Irratia izango da: Antzerkia, zinema eta narrazioa amaitzen den lekuan hasten den arte mota
berria” La radia manifestua, Filipo Tomasso Marinetti 1933
Duela ia mende bat, Italiako mugimendu futuristak argitaratu zuen manifestu ugarietako
batek irrati-hizkuntzaren iraultza proposatu zuen. Irratiak, bitarteko eta teknologia gisa,
lehen urratsak ematen zituen arren, liluragarria da beren proposamenek oraindik ere
apurtzaileak izaten jarraitzen dutela irakurtzea, gaur egun ezagutzen dugun irratiarekiko
gutxienez. Izan ere, nahikoa da hedabide honen historia berrikustea, irratiak iraultzarako
grina eta mundu berriak irudikatzeko joera beti lagun izan dituela ohartzeko. Irratiak
berezkoak dituen haririk gabe transmititzeko, ezinezko geografiak proposatzeko, gorputza
desegiteko eta berriro amaigabeki birsortzeko eta erreplikatzeko botereak beti eman dio
bide irudimenari, eta oraindik ere, gaur, izaera horri eusten dio. Agian horregatik,
errazagoa egiten zaigu irratia askatasunarekin lotzea, ariketa hori, adibidez, telebistarekin
edo internekin egitea hainbeste kostatzen zaigun bitartean.
Badu zerbait irratiak, oraindik ere gaur, amets egitera gonbidatzen gaituena.
Lantegi honek, gaur egun irrati librea egiteak zer esan nahi duen pentsatzea eta
deszifratzea proposatu nahi du, duela ia mende bat Marinettik eta haren lagunek
proposatu zuten bezala, baina bitarte horretan irratiari gertatu zaion guztiari erreparatuz.
Irratia ispiluaren aurrean jarri duten lanak entzunez, eta batez ere, aurrez aurre topatu
dituen erronka sozial, politiko eta estetikoen aurrean jarriz , sormenezko egoera bat
proposatu nahi dugu, gaur egun irrati-hizkuntzak eskaintzen dituen aukera amaigabeekin
esperimentatu ahal izateko. Esperimentazioari eskainitako topaketa teoriko-praktiko bat
proposatu nahi dugu, orain podcastari esker bigarren gaztaro moduko bat bizi duen. baina
bereziki bere desagerpenari behin eta berriz aurre egitera (gaizki) ohitu den hedabide
baten bueltan.
ZEINI ZUZENDUA?
Artistak, ikasleak, sortzaileak edo gaian interesa duen edozein pertsonari zuzendua.
DATAK ETA ORDUTEGIAK
2023ko abuztuaren 21tik 24era
15:30 – 19:30
IZEN EMATEA
Izen emate kuota: 25 €
AUDIO-LAB.ORG elkarteak antolatutako lantegia.
Gonbidatu berezia: Myriam Ayçaguer (Dokumentalista, irrati sortzailea, ARTegia elkarteko kide).