Txuspo Poyo Mendia, Iñigo Villafranca Apesteguia, Txaro Fontalba Romero, Amaya Suberviola, Amaia Molinet Dronda, Laida Aldaz Arrieta, María Jiménez Moreno, Fermín Jiménez Landa eta Marcos Navarro Sayas-ek aurkeztutako proiektuak hautatu dira 2022ko Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak jasotzeko.
Guztira 48 eskaera jaso ziren, ekoizpen modalitaterako 36 eta argitalpenetarako 12, lehenengorako zazpi proiektu hautatu dira, eta bigarrenerako, hiru. Guztira, 85.500 euro banatu dira.
Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Laguntza programa honen helburua, ikerketa, obra artistikoaren ekoizpena, sorkuntza eta Nafarroako artisten hedapena, proiekzioa eta indartzea da, ekoizpen eta argitalpen proiektuak sustatuz. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren eta Uharteko Arte Garaikide Zentroarekin sinatutako hitzarmenetik sortua da, Arte plastikoei eta ikusizko laguntzen programa laguntzeko, eta bi erakundeen lankidetzaren emaitza dena.
Proiektuen hautaketa epaimahai ebaluatzaile batek egin zuen, bertan, Celia Martín Larumbe, Museoen saileko arduraduna Kultura Zuzendaritza nagusiaren ordezkaritzan; Juan Zapater, Bilbao Arteko zuzendaria; Greta Alfaro, artista eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Fundazioaren patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria, idazkari moduan, hitza bai, baina botorik ez duena.
Artista onuradunek Uharte Zentroko instalazioak erabilgarri izango dituzte, lanerako espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera. Horrez gain, artista hauen lanaren hedapenean ariko da zentroa, proiektuen ibilbide luzeena ahalbidetzeko. Lanak 2022ko abenduan eginik egon beharko dute.
2023ko lehen hiruhilekoan Uharte Zentroko Habitación erakusketa gunean ekoizpen proiektuen aurkezpen kolektiboa eginen da. Publikazio modalitateko proiektuak aldiz, Aperitifak programaren bidez ikusgai jarriko dira.
Hautatutako proiektuak
Ekoizpen modalitatea:
Txaro Fontalba Romero: “CLITORIA”.
CLITORIA plazer femeninoaren sinbolizazio-lana da, bereziki klitoriarena, historikoki ikusezin bihurtutako organoa, sinbolikoki ezabatua eta leku batzuetan fisikoki mutilatua. Emakumeen plazera ez da inoiz lehentasuna izan. Hitzaldien, gogamenen eta gorputzen ausentziazko klitoria plazer ezabatuaren organoa izan da luzaroan. Ikusezintasun historiko hori uxatzea. Plazeraren geografia estetiko eta politiko berria baieztatzea, matrize heterosexualetik harago.
Amaya Suberviola: “Traducción de Pantalla”.
Traducción de Pantallak aro bakoitzak pintura nola aldatu duen interesatzen zaio, aldaketak denbora bakoitzak eskaini digun errealitatea ikusteko mekanismo berrien eragina izaten du ia beti. Suberbiolak bere ikuspuntua eta pinturari heltzeko modua ematen du, bere inguruan ikusten duenak baldintzatuta, eta are garrantzitsuagoa, nola eta zein bitartekoren bidez ikusten duen.
Amaia Molinet Dronda: “La ideología del amor”.
Proiektuak XX. mendearen erdialdean eraikitako porlanezko eta hormigoizko bi eraikin-sailetan erreparatzen du, gure kontinenteko paisaian sartzen direnak: bunkerrak eta Spomenikak (monumentuak). Horretarako, lehen landa-lana beharko da, Atlantikoko Harresiaren herrialdeen eta Jugoslavia ohiaren bidez. Ondoren, leku horietan bizitako esperientzia modu sentikorrean berreraikitzea planteatzen da, hainbat euskarri fisikotara eramango den ikusizko lan batera eramanez.
Laida Aldaz Arrieta “Let go”.
Let go filme bat da, non artilezko amaraunen bidez beste pertsona batzuk objektuetara edo espazioetara lotuta dauden pertsonek modu poetikoan erakusten duten joaten uztearen zailtasuna.
María Jiménez Moreno: “Consúltalo con la almohada”.
Hainbat tamaina, forma, kolore eta ehunduratako hogei bat piezako proiektua da, eta ardatz nagusia kuxina du (bere bertsio guztietan), atseden eta introspekzio uneetan sortzen diren pentsamenduen, ideien eta hausnarketen irudi gisa. Ehungintzari lotutako materialen eta tekniken (estanpazioa eta joskintza) ikerketa piktorikoa eta eskultorikoa da, bizitzan eragina duten eguneroko alderdiei buruzko hausnarketak lantzeko.
Fermín Jiménez Landa: “Dulce trago agridulce”.
* ‘Dulce mal trago de Surfin’ 1991ko Bichos abestiaren esaldi baten deformazioa. Hiri batzuetan hiri-altzarietatik soberan dauden elementu metalikoak eskatzen dira, hala nola hesiak, bankuak, farolak, kableak, iturri-txanponak edo galdutako objektuak. Aldi berean, tokiko botere-figura batekin, politikariekin, kargu publikodunekin eta bestelako eragin-pertsonekin kontaktua bilatzen da, hortzak inprimatzen zaizkio goiko hortzeriaren molde bat egiteko eta espazio publikoko elementuen metal urtuarekin zenbait kopia egiteko. Emaitza pieza eskultoriko bat da, publikoak boterearen haginkada literal bat bere gain har dezakeena. Piezak artearen eta hierarkiaren, diplomazia handiaren, elkarrizketaren eta umorearen arteko negoziazio gaizto samarra eskatzen du. Baliteke une nuklearra segundo batzuetan gertatzea. Proiektuaren eskultura nagusia erabiltzailearen gorputzaren gaineko marka iragankorra da.
Marcos Navarro Sayas: “Murmuro”.
Proiektuak, basoaren ideia esploratu nahi du zenbait ilustrazio bidez, herri kulturan, literaturan, mitologian eta historian oinarrituz bizitza propioa duen entitate gisa, non espazio hori ez den soilik lurrazaleko zenbait puntutan dagoen zuhaitz eta harri multzo gisa ikusten, baizik eta sinbolo gisa, figura gisa bere baitan.
Argitalpen modalitatea:
Txuspo Poyo Mendia (Jesús Poyo): “GRAN HOTEL NAZARENO. El cuerpo suplantado”.
Argitalpen honek iaz Erromako Espainiako Akademian egindako proposamena editatu nahi du. Egoitza, ikastetxe erlijiosoetako barnetegietako natur zientzietako kabineteen barruan gertatzen ziren laborategi pedagogikoen galerari buruzko zabalpen bat izan zen, eta kabinete hauek artea, zientzia eta hezkuntzaren arteko topaleku izan diren bezala. Nazareno ikastetxea Europako lehen ikastetxe publiko eta doakoa izan zen, Erroman 1630ean Jose Calasanzio eskolapioak sortua, eta erreferentzia izan zen erromatarren irakaskuntzan 400 urtez, harik eta 2014an higiezinen espekulazio batek eskola saldu eta luxuzko hotel bihurtu zen arte
Iñigo Villafranca Apesteguia: “ezprogui”.
ezprogui-k a(e)-k Bizkaia ibarrean egindako lana jasotzen du. Talde horrek landa-inguruneko arte garaikidearen inguruan lan egiten du, egoitza artistiko ibiltari baten bidez, eta egoitza horrek bailarako hamabi herriak zeharkatzen ditu. ae.ezprogui elkarteak, ordea, egoitzan gertatutakoa gainditu nahi du; horretarako, ahots, bitarteko eta estilo ugaritara zabalduko du elkarrizketa. Horrela, proiektuak garrantzi handiko gaien irakurketa egin nahi du tokiko itzulpenetik eta itzulpen zehatzetik abiatuta.