Izenburua
Secreto a voces o el que canta sus males espanta
Egilea
Fátima Miranda
Data
Urriaren 23tik 26ra
Ordua
15:30 / 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda 25€
Epea
urriak 21
Norentzat
Egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori zuzendua

Ahotsaren kontua guk uste baino askoz urrunago iristen da.
Fonazioan 200 gihar baino gehiagok eta gorputzeko atal ugarik parte hartzen dute.
Ahotsa energia, konfiantza, irudimen eta benetakotasunaren emari agortezina izan daiteke, eta, beraz,

osasun fisiko eta mentaleko iturri bat, kontzienteki lan egiten duenarentzat.

Mendebaldeko ikuspegitik, tailer honek

milurteko ekialdeko kulturatik datozen baliabide hauek eskaintzen ditu:,

ahots-teknika, postura-zuzentasuna, arnasketa, entzuteko entrenamendua, yoga eta soinu-meditazioa,

Hori guztia, jolasez, umorez eta poesia ozenez hornitua,

ahots kontzientea,
ahots askea,
ahotsa indartzeko tresna gisa

eta bakoitzaren sormen- eta bizi-prozesua aberasteko eta harmonizatzeko… bakoitza bere berezitasunarekin.

Badakit zer zaren, dio Ramana Maharshik.
Eta hori da kontua.

Funtsezkoa guztiontzat, ezinbestekoa arte oro praktikatzeko

 

Fátima MIranda Artearen Historian lizentziaduna, konpositorea eta kantari-performerra da, 90eko hamarkadatik ahots esperimentalaren eta ahots kultura tradizionalen inguruko ikerketa lan bat egiten du. Estereotipo erosoetatik ihesi, ekialdeko, mendebaldeko eta bere asmakizuneko ahots-teknikak nahasten ditu, haien artean, bateraezintzat jo ohi direnak, abangoardiarekiko bizikidetza aberatsean jartzea lortzen du. Ahotsa haize- eta perkusio-instrumentu gisa erabiltzen du bost zortzidun erregistro baten gainean, eta musika-hizkuntza oso baten zerbitzura jartzen du, non kantua, poesia, antzerkia, konposizioa eta inprobisazioaren arteko mugak lausotzen diren. Kontzertuetan sinbiosian dagoen ahots bakar batek, osagai poetiko, keinuzko, bisual, dramatiko eta umorezko esanguratsu batekin, barru-barruraino hunkitzen gaitu. Beste sari batzuen artean, DAADek gonbidatu zuen Berlinera artista egoiliar gisa, eta IV. Intenazionale Demetrio Stratos saria jaso zuen. 2020an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen. Bere lana mundu osoko agertokietan ibili da.

https://www.rtve.es/play/videos/la-aventura-del-saber/aventura-del-saber-voz-consciente/6972109/


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira.