Izenburua
Argedas eta Monteagudo irteera (outsider artea)
Egilea
Jaime González Cela y Manuela Pedrón Nicolau
Data
2022/09/25
Ordua
11:00 >> 17:30
Sarrera
Izena emanda. 5€

Jaime González Celak eta Manuela Pedrón Nicolauk Argedas eta Monteagudora txango bat egitera gonbiatzen gaituzte, artearen egituretan sartzen ez diren eta munduak sortzeko gai diren berezko mitologiak dituzten obretara hurbilduko gara.

Outsider arteaz eta honek arte konbentzionalaren sistemarekin duen harremanaz hitz egingo dugu. Eskultura margibaganteak (eskultura eta arkitekturaren artean, eta marjinala eta bitxiaren artean daudenak): Arguedasen, Mª Ángeles Fernández Cuestaren La pinturitas-en lana eta Monteagudon Armando Rustigenioren obra ikusiko ditugu. Bide batez, autobusen goazen bitartean Ekhi Huartek bere egiteko moduez eta bere lanaz hitz eginen digu.

Bidaia honen bidez, mitoaren kontzeptuak horrelako sorkuntzen garapenean eta harreran duen eragina aztertuko dugu.

Irteera Uharte Zentrotik izango da irailaren 25ean, igandea, 11:00etan, eta itzulera 17:30ean. Bazkaria norberak kudeatu beharko du.

*Jarduera hau 2021eko azaroan egitekoa zen baina elurtea zela eta atzeratu egin zen.