Izenburua
Ob Skena
Data
2020

Uharte Zentroak esleitu ditu  6/8 aste bitarteko iraupena izango duten Ob Skena deialdiko egoitza teoriko-praktikoak, bata, bertako Ines Aubert eta Maitanez Azpiroz artistentzat, eta bestea, Mar Reikjavik artista ez lokalarentzat.

Zentroak hurrengoa eskaintzen du: 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari, garraio eta dieta kontzeptu gisa, artista edo kolektibo bakoitzarentzat, bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua (kolektiboen kasuan, ostatuaren aparteko gastuak eskaintzen den kantitatean sartuko dira, lanerako lekua Uharte Zentroan, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne eta Uharte Zentroko lantaldearen jarraipen eta aholkularitza.

Ines Aubert, Costa Rican jaioa eta 2016tik Iruñean bizi da, dantzaria eta koreografoa da. Dantza batxilergoa egin zuen bere jaioterrian, eta konpainia nazionaleko kide izan zen. Nafarroara iritsi zenetik hainbat laguntza lortu ditu bere proiektu artistikoak ekoizteko eta koreografiaren alorrean ikerketak egiteko.

Maitane Azpiroz Iruñean jaioa, dantza eta zirku formazioa du Italia, Frantzia eta Belgikako hainbat eskolatan. Gaur egun, Rouge Elea (zirko-dantza, Hendaia) eta Markeliñe (keinu antzerkia, Bilbo) konpainientzat egiten du lan.

Bere ‘Hurbilekoak‘ proiektuak Huarteko biztanleen egunerokotasunera hurbiltzea proposatzen du. Hurbileko pertsonen egunerokotasun anonimoa behatzeko zenbait praktika aktibatzea proposatzen da, ingurunearekin duten loturan. Legitimatu gabeko eta, zentzu horretan, ikusezin bihurtutako eguneroko adierazpen artistiko periferikoen begirada horretatik abiatuta, periferiak Zentroarekin lotzen dituzten botere-ardatzak mugiaraztea proposatzen du Hurbilekoak.

Mar Reykjavik Saguntokoa da, Valentziakoa. Arte Ederretan du prestakuntza, mugimenduan, instalazioan eta ekintzan espezializatuta dago, eta MasterLav ‘Ikus-entzunezko sorkuntza garaikideko laborategia’ masterra egin du. Bere lana ospe handiko nazio eta nazioarte mailako espazioetan erakutsi/proiektatu da, hainbat sari eta egoitza lortu ditu eta hainbat hiritan tailerrak egin ditu.

LA VOLTERETA. adolescere‘ oraina artikulatzeko beharretik sortutako proiektua da, inguruko nerabeengana bideratua, haien gorputzek eskatzen dutena entzunez. Haien keinuak eta joan-etorrian dituzten gorputzen alderdi sinbolikoa aztertzea da kontua. Dakitenetik eta intuitzen dutenetik ahal dutena egiten dute, hurrengora zuzentzen dira eta besteei balio digute denbora guztian egoten, izaten ari garela ulertzeko.