Aurtengo Postontzi Irekiaren deialdira aurkeztutako lau proiektuen ordezkarien bileraren ondoren. Adostasunez eta proposamen guztien kalitatea baloratuz, parte-hartzaileen artean honako hauek hautatu dira:
- a(e) kolektiboaren julio(ezprogui): julio(ezprogui) da Ezprogin a(e)ren bigarren egoitza. Oraingo honetan, mugitzen den egoitza bat planteatzen da. Bertan, bi artista Bizkaia ibarra oinez ibiltzera gonbidatuko dituzte lau egunez, Agezatik irten eta Juliora iritsiz, hau da, bailaratik urrunago eta gorago dagoen herrira. julio(ezprogui) esperientzia fisiko eta sentikorretik lurraldearekiko hurbilketa proposatzen du. Erregistroarekin (ikus-entzunezkoa, soinuzkoa edo idatzia) eta gorputzaren eta lurraldearen arteko harremanarekin lan egiten duten edo horretan interesa duten bi artistari egoitza eskaintzen zaie.
- Baratxinto Kolektiboaren Baratxinto Fest: Baratxinto Fest Erronkari ibarrean kultura sustatzeko balio duen jaialdi artistikoa da. Jaialdiak arte eszenikoen lau ikuskizun izango ditu, guztira 5 emanaldi euskaraz eta gaztelaniaz: aretoko antzerkia, kalea, poesia errezitaldia eta zirku garaikidea. Halaber, 5 esku-hartze artistiko izango ditu espazio publikoan. Hori guztia artisten eta publikoaren arteko topaketek lagunduta. 2022ko ekainaren 24tik 26ra ospatuko da.
Bi proposamenek komunitatean bertan eta komunitatearentzako sare artistiko konektatu eta aktibo baten sorrera sustatzeko deialdiaren helburuari erantzuten diote.