Izenburua
El canto otro
Egilea
Zarys Falcon
Data
apirila - maiatza

Uharte Zentroak Zarys Falcon artistari esleitu dio Ob Skena deialdia, 6 eta 8 aste bitarteko ikerketa teoriko-praktikoetarako egoitza.

Bere proiektuak, «El canto otro», Zarysen sormen-prozesuetan funtsezkoak izan diren bi esperientzien arteko harremana jartzen du zalantzan: mugimendua eta ahotsaren arteko ikerketa egiten du, bata bestearen isla gisa ulertuta.

Egoitzaren bitartean subjektibotasunaren barruan gertatzen diren eta, aldi berean, praktika bietan itzulpena duten, detonazio sentikor batzuen erresonantziak entzungo ditu. Horrela, bizkarreko min batek, adibidez, ahots, mugimendu eta erritmoan bihur daiteke, eta gero irudi eta hitz bihurtu, dena irauliz, sinesmen, balio eta printzipio pertsonalen sisteman. Mutazioen eta performance-en jokoak, zentzumenen dantzateatro forma ere hartuko du. Ondoren prozesuan bizitakoaz elikatutako eguneroko bat sortu eta konposiziorako tresna moduan erabiliko du. Era berean, egoitzak irauten dituen egunak, erritual forma izango dituzte, eta, bertan, aldatu edo moldatu ahal diren fase hauek eramango ditu aurrera: hustuketa (isiltasuna eta meditazioa), Entzute aktibokia (eguneko praktika zehatza), Desborde (mugaren gurutzaketa) Epifania (agerpen sentikorra) eta Itxiera.