Izenburua
L 'Aquila Reale
Data
2022

Uharte Zentroak eta L’Aquila Reale Centro d’Arte e Natura di Civitella di Licenzak Olatz Ovejerori L ‘Aquila Reale egoitza ematea ebatzi du, Hiru Bider proiektuarekin. Olatzek gidoi bat garatuko du landa-inguruneko keinuak, kolorea, soinuak eta ehundurak aztertuz. Espazio politizatuaren ideia ikertu nahi du (natura politizatua), zehazki, Henri Lefebvre eta María Sánchezen ikerketa-lerroetan oinarritutako landa-mundua eta emakumeak tesiaren bidez.