Izenburua
Komisariotza Ikerketa Deialdia
Data
2022

Uharte Zentroak Ekhiñe Etxeberria Garjón artista eta ikertzaileari esleitu dio aurtengo ikerketa kuratorialeko egoitza, Mina fabrika zaharretik, Uharteko Arte Garaikideko Zentrora proposamenarekin

Proposamenak galdera honi erantzun nahi dio: zer gertatzen da bere garaian ekonomian eta herri baten dinamiketan eragin handia izan zuen fabrika moduko leku bat arte garaikidearen zentro bihurtzen denean? Ekhiñek berak proiektuarekiko interes pertsonala nabarmentzen du, baita duela urte batzuk Uharteko Zentroaren eraikuntzarekin gertatutakoari heltzeko beharra ere; izan ere, herriko biztanleek kontrako jarrera erakutsi zuten, herriaren bizitza sozial, kultural, politiko eta artistikoaren eta zentroaren beraren arteko harresi ikusezin bat sortu baitzuten; distantzia hori, zenbaitetan apurtzea lortu arren, oraindik ere bertako biztanleek ez dute berezko zerbait bezala sentitzen.

Horrela, Uharte Zentroak komisariotza lana bultzatu nahi du, hurbilen duen testuingurua kontuan hartuta, lurraldeari atxikitako jakintzak eta ezagutzak birbanatzeko motibazioa emanez.