Pulp paper-azalezko koadernaketari erreferentzia egiten dion hitza da, merkea eta oso ezaguna zen narrazioetan espezializatutako eta askotariko fikzio-literatur generoetako istorioak kontatzen zituzten aldizkarientzat. Argitalpenek argumentu sinpleak zituzten eta narrazioa ilustratzen zuten grabatu eta inprimaketak, komiki edo istoriotxo gisa erabiliz.
Naski, pulp-en arrakasta handiaren erantzukizuna azalen fenomenoa izan zen. Bakarrik saltzen ziren, eta askotan editoreek lehenengo azala lantzen zuten eta gero, harri komeni zitzaion istorio baten eskaria egiten zuten, aurreikusitako ordena apurtuz.
Paper-azaleko koadernaketa edo koladun amerikarra egiteko, lehenengo, orrialde sorta bat kolaz itsatsi behar da eta ondoren, estalkia itsatsi. Metodoa, merkea da, azal bigunarekin eta haririk edo graparik gabea da eta bizitza laburra du.
Laborategi honetan, fikziozko pulp nobela zaharren gisara egingo ditugu libretak, estalkitarako, garaian azaletarako erabili izan ziren ilustrazioak erabiliz.
NORI ZUZENDUA?
Ilustrazioan eta auto-edizioan interesa duen edozein adinetako pertsonari zuzendua.
Gehienez 15 lagun.
DATA ETA ORDUA
Apirilak 28, larunbata, 11:15-etik, 14:15-era.
IZEN-EMATEA
Izen-emate kuota: 5 €
Azken eguna: apirilak 23
Lantegian izena emateko ezinbestekoa da formularioa betetzea.
Parte-hartzaileen hautaketa izen emate ordenaren arabera egingo da, erantzun postan, ordainketa egiteko kontu zenbakia bidaliko da.