Lantegiak praktika artistikoaren prozesuan sakonduko du. Elkarrizketa-ariketen bidez, norberaren esperientzia eta proiektu artistikoak azalduko dira, era berean, zalantzak eta eztabaidak azaleratuko dira, hizketaldi kolektiboak eta norbanakoak medio.
Lantegiko partaideek ideia berriak sortzeko metodoak ikasiko dituzte, bai eta norberaren beldurrak gainditzen eta sorkuntza prozesuan erabakiak hartzeko ahalmena hartzen. Subjektu aktibo gisa eta norberaren jakin-minetatik abiatuz, partaideek haien praktika artistikoa garatzeko ezagutzak eta inspirazio iturriak zabalduko dituzte.
NORI ZUZENDUA DAGO?
Edozein diziplinetan sorkuntza prozesu bat garatzen ari den edozein pertsonari zuzendua.
DATA ETA ORDUAK
Abuztuaren 20tik, 22ra, 11:00etatik, 14:00etara
IZEN EMATEA
Izen emate kuota: 10 €
Abuztuaren 15a baino lehen formularioa bete.
Gehienez 15 lagunek parte hartu dezakete, izen ematea altuagoa bada, ibilbide artistikoan oinarrituko da hautaketa).
ALICIA FRAMISEN INGURUAN
Alicia Framis (1967, Bartzelona) diziplina anitzetan aritzen den artista da, bere praktikan arkitektura, diseinua, moda eta performancea nahasten ditu. Bere ibilbidean izaera sozialeko proiektuak garatu izan ditu, batez ere gizarte urbano garaikidean gizakien existentziaren ingurukoak. Horretarako, askotan, beste alor batzuetako artista eta espezialistekin elkarlanean aritzen da, bere obran pertsonen arteko batasuna eta harreman zuzenen garrantzia agerian geratzen da.
Framis, Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Sant Jordi unibertsitatean eta Pariseko Arte Ederren eskolan. Gerora, Pariseko Institut d´Hautes Etudes-en eta Amterdameko Rijiksakademia van beelde Kunstende gradu ondoko ikasketak burutu zituen. Ordutik, Europa zeharkatu izan du hiri eszenatokiak eta erakusketa espazioak eraldatzen. Bere lanak Veneziako Bienalaren 50. edizioan (2003) Holandako pabiloian eta gisa horretako erakustokietan ikusgai egon izan dira.