Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.
Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro moduan, ahalbidetu nahi dugu hezkuntza proiektuak sortzea eskolekin, tokiko artistekin lankidetzan arituta.
NORENTZAT
Ondokoa lortu nahi duten Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat
– beren curriculum edukiei begirada bat ematea arte garaikidetik;
– esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;
– ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.
ZER ESKAINTZEN DA?
Proiektu bat garatzea, talde bakoitzarekin 4 lan-saio izango dituena, eta proposatutako lau ildoen barruan gai desberdinak landu daitezke.
Aukeratutako ardatz tematikoaren barruan, parte hartzen duen irakasle bakoitzarekin aldez aurretik adostuko dira beren testuingururako eta interesetarako egokienak diren helburu espezifikoak, eta hortik hasiko gara proposamena diseinatzen.
Lau gai generikoren artean aukeratu ahal izango da.
- Ekoiztu. Proiektuak diseinatuko ditugu Ekoiztu egoitzan artisten lanarekin curriculum-edukiak erlazionatzen dituzten heinean.
- Hazitegia programa, Jorge Oteiza Museoarekin lankidetzan. Iñaki Garmendia. Eskultura, memoria edo artxiboa bezalako kontzeptuak, harremanetan jarrita.
- Ekoizpen Laborategiak. Ekoizpen-laborategiren batekin curriculum-edukiak erlazionatu ahala diseinatuko ditugu proiektuak.
- Ikusizko kultura identitateen sortzaile gisa.
Proiektu guztiek taldeko 4 lan-saio dituzte.
- Lehen saioa irakasle eta Uharte Zentroko hezkuntza-taldearen arteko bilera da. Bertan, proiektuaren helburu zehatzak eta hurrengo saioen datak ezarriko dira. Kasuz kasu aztertuko da formatua, talde bakoitzaren errealitatera egokitzekotan.
- Ikasgelan saio bat Uharte Zentroko hezitzailearen eskutik. Bertan gaia, proposamena edo prozesua erakutsiko zaie ikasleei, irudiak irakurriz, ekintza edo tailer txiki bat eginez.
- Uharte Zentroan saio bat, proiekturako aukeratutako bertako artista baten eskutik. Saio hau ikastetxean egin ahal izango da, beharrezkoa izanez gero.
- Azken saio bat ikasgelan, kasu bakoitzaren arabera, taldeak proiektuarekin jarraitzea edo ez planteatzeko.
IZENA EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK
Izena emateko epea: irailaren 9tik urriaren 4ra
Hautaketa hurrengo irizpideen arabera egingo da:
- Aurreko deialdian, 2022-23koan, parte hartu EZ zuten ikastetxeek izango dute lehentasuna.
- Izena emateko ordena eta formularioa zuzen betetzearen arabera.
- Ezin izango du ikastetxe bakoitzeko maila bat baino gehiagok parte hartu.
- Ikastetxe bakoitzeko gehienez 4 talde onartuko dira.
Izena ematea Uharte Zentroko alboko barrako formularioaren bidez egin beharko da.
Jasotako eskaera guztiei mezu elektroniko bat bidaliko zaie urriaren 13a baino lehen.
Argibide gehiago educacion@centrohuarte.es helbidean.
Aurreko ikasturteko A3 proiektuak ikusi nahi badituzu: web eta instagram