Aperitifak artistak eta publikoaren arteko topaketak dira. Aperitifaren ordua probestuz, artista batek bere proiektuetako bat aurkezten digu eta bitartean gai desberdinen inguruan hitz egiteko, galdetzeko eta eztabaidatzeko aukera izaten dugu. Giro lasai baten eskutik, parte hartzaileek artistarekin gertuko harreman bat izateaz gain, arte garaikiderako hurbilketa are hurbilagoa izan ohi du.
Jarduera hau hilabeteko larunbat batean burutzen da eta sarrera librea du.
Habitación, adierazpen-espazioak birplanteatu nahi dituen adierazpenerako espazio bat da.
Ideia honetatik abiatuz, Habitación-ek prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduaetan jartzen du indarra. Tailerra eta erakusketa nahasten diren leku bat da, bisitariei, artistek haien lanak garatzeko eztandak, interesak eta bultzadak nondik eratorri ohi diren jakiteko balio diezaieke.
Uharte Zentroaren inguruan dauden artisten ikerketa prozesuak irekitzeko era honekin, prozesuen garai desberdinak behatu daitezke: nola, une batzuetan abiadura handiz garatzen diren, beste batzuetan geldialdiak nola dituzten, milaka bidegurutze izan ditzakeen momentu batean, edo nola gai berdinaren baitan biraka gelditzen den. Beti ere, mugimendu etengabe bat egon ohi da eta arrasto material, espazial eta afektiboak uzten ditu.
Habitación-en praktika artistiko garaikideen kontzeptuen, ideien, metodologien, estrategien eta ezagutzen zeharkakotasuna azpimarratu nahi dugu, horrela, egiteko eta erakusteko moduak birplanteatzen dituzten azaldutako proposamenek zein irismen duten miatu nahi dugu. Azken fina arte garaikidearen eta herritarren arteko urbiltzea da.
EKOSISTEMAK
Ekosistema bat organismo biziz osatutako multzo bat eta hauen inguru fisikoak osatzen dute. Habitat bera elkarbanatzen duten organismoz osatutako unitatea da.
2016ko iraila eta urrian Uharte Zentroko dinamikak birpentsatzeko jardunaldi parte hartzaileak ospatu ziren, modu honetan, eman zitzaion hasiera zuzendaritza berriaren proiektu gazteari. Zentroa gure habitat eta inguru izendatzen badugu, jardunaldi haietatik sortutako taldeak testuinguru berean bizirik, eraldatzen eta garatzen jarraitzen duten organismoak izango lirateke. Horrela sortu zen Ekosistemak, Uharte Zentroko programarik askotarikoena.
Programa honen barruan daude pentsamendu taldeak; ideia trukaketa, teknika, metodo, etab. Taldeak (Bla-Bla Art); sindikalizazio taldeak; ikerketa taldeak, etab. Talde hauetako bakoitzak prozesu indibidualak ditu, iraupen desberdinekin.
EDUKIONTZIA BIRPENTSATU
“Edukiontzia birpentsatu-k” Uharte Zentroa eta inguruko espazioa aztertu eta ebazpen berriak ateratzeko aukera ematen du, asmoa beharrak eta aukerak birformulatzea da Zentroaren programa lerroetara moldatzeko. Programa honen ekintzak eraikinak eskaintzen dituen aukerei probetxua ateratzeko modua bilatzeko tresna dira, beti ere testuingurua ahaztu gabe. Ongi etorriak dira higiezin erraldoi honen baldintzak hobetzeko balio duten ideia funtzional guztiak, non parte-hartzea, komuna dena, berrerabilpena eta espazioen erabilera ugaritasuna (arkitektonikoa, soziologikoa…) balioesten diren.
Prozesu-azterketa bat da, bertan, Huarte herriaren beharrak gehituko dira, horregatik, lekuko agenteekin eta erabiltzaileekin harremanetan izango gara denboran zehar beharrak aldatzen joaten baitira.
ARTISTA ARTXIBOA
Artisten lan prozesuak ezagutarazteko gizartearendako hezkuntza errekurtso bat sortzea da helburua. Zentrotik pasatzen diren artistek artxiboaren parte izateko gonbita jasotzen dute. Artxiboan, bideoak, elkarrizketak, tailerrak edo delako estrategiaren bidez haien lanaren berri ematen dute eta herritarrek kontsultatzeko aukera dute hezkuntza formal, zein informalerako errekurtso izan dadin. Artxiboa formatu digitalean dago eta Online kontsultatzeko aukera ere badago.