Izenburua
Ob Skena egoitzaren proiektuen aurkezpena
Egilea
Inés Aubert eta Maitane Azpiroz / Mar Reykjavik
Data
2020/08/27
Ordua
19:00
Sarrera
Librea

Ob Skena zuzeneko arteen egoitza bat da, bertako artistek, bertakoak ez diren artistekin batera, eszenatoki batean erakutsi ohi ez den guztia iker dezaten, ikusgarritik haratago geratzen dena.

Ikerketa-aldiaren ondoren, azken deialdian hautatutako artistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte:

Ines Aubertek eta Maitane Azpirozek ‘Hurbilekoak’ lanarekin aurrera eraman duten prozesua aurkeztuko dute, Uharteko biztanleen egunerokotasunean “artistikoa” ri hurbiltzea proposatuz. Huarte zentrotik gertu bizi diren pertsonen egunerokotasun anonimoa behatzeko praktika batzuk aktibatu dituzte, inguruarekin duten loturan. Legitimatu gabeko eta, zentzu horretan, ikusezin bihurtutako eguneroko adierazpen artistiko periferikoei begiratuta, hurbilekoak zentroak proposatzen du periferiak zentroarekin lotzen diren botere-ardatzak mugitzea.

Mar Reykjavikek, bestalde, ‘LA VOLTERETA. adolescere’ garatzen ari da. Orainaldia artikulatzeko beharretik sortu da proiektua, inguruko nerabeei begira, haien gorputzek eskatzen dutena entzunez. Bere keinuak eta iragaitzazko bere gorputzen sinbolikotasuna aztertzen saiatzen da, ahal dutena egiten baitute dakitenetik eta begiesten dutenetik, hurrengora jotzen dute eta besteoi laguntzen digute denbora guztian egoten, izaten ari garela ulertzeko.

 

Kartela Ob Skena aurkezpena