Izenburua
Praktika artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterreko lehen edizioaren amaierako hitzaldia
Irakaslea
Maite Garbayo, Aimar Arriola, Marc Badal eta Anne Ibañez
Data
2021/05/28
Ordua
19:00

Maiatzaren 28an, 19:00etan, Nafarroako Museoan hitzaldi bat egingo da Praktika artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterraren lehen edizioaren amaiera gisa.

Hizlariak Maite Garbayo masterreko zuzendari akademikoa eta Aimar Arriola, Marc Badal eta Anne Ibañez irakasleak izango dira.
Ikastaroaren balantzea egitea eta masterreko ikerketa-ildoetan sakontzea da helburua: gorputza, afektuak, lurraldea. Ikerketa eta praktika artistikotik, hainbat proiektu garatu dira ikasturtean zehar ildo horietako bakoitzean eta horiek gerturatu nahi zaizkio publikoari.
Edukiera mugatua da. Hitzaldirako sarrerak egunean bertan jarriko dira jendearen eskura, 17:00etatik aurrera, baina aldez aurretik master@centrohuarte.es helbidera idatziz gorde daitezke
OHARRA: Praktika artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea Masterraren II edizioko izen ematea irekita dago. Info osoa hemen [https://www.centrohuarte.es/master/eu/aurkezpena]