Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea Masterra, berezko titulu erdipresentziala da eta, modu askean ikasi daitezkeen lau modulutan antolatua dago. Irakaslegoa, herrialde desberdinetako artistek, ikerlariek eta unibertsitateko irakasleek osatzen dute.
Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, NUP-ek, eta Euskal Herriko Unibertsitateak, EHU-k, sustatua da eta akademia eta arte garaikideko esparruaren topaleku da, bertan, esperimentazio metodologikoa eta kokatutako pedagogiak gailentzen dira. Helburua, diziplina arteko ikerketa markoa sortzea da, hortik, praktika artistiko garaikideak birpentsatzeko.
Masterraren webgunea: https://www.centrohuarte.es/master/eu/aurkezpena
Izena emateko epea zabalik
2021-2022 ikasturtean eskaintzen den ikasketa-programari eta moduluei buruzko informazioa eskuragarri dago eta egutegi akademikoa laster zehaztuko da.
Ate irekien jardunaldia, apirilaren 29an, Uharte Zentroan, Masterraren edukiak gertutik ezagutzeko
Datorren apirilaren 29an, 10:00ak eta 14:00ak bitartean, ate irekien jardunaldi bat egingo dugu Uharte Zentroan, Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterreko edukiak gertutik ezagutzeko.
Uharte Zentroko instalazioak bisitatuko ditugu eta oraingo edizioko irakasle eta ikasleekin hitz egiteko aukera egongo da.
Izena emateko, bidali e-maila helbide honetara: master@centrohuarte.es