Postontzi Irekiaren azken edizioan, deialdi honen helburuak betetzen zituzten 5 proiektu aurkeztu ziren. Talde bakoitzeko ordezkari bat bertaratzen den bileran, proiektuei buruzko eztabaida egin ondoren, 3 proposamen hauek hautatu dira:
– Ayesa (ezprogui), Iñigo Villafranca eta Guillermo Collado
– Ruido Gráfico II, Atelier Estella Lizarrarena
– Baratxinto Kolektiboaren, egoitza artistikoa Erronkarin
Hiru proiektuek bat egiten dute tokiko artistentzako egoitzak lurralde periferikoetan eskaintzearekin: Ayesan, Lizarran eta Erronkarin, eta datozen hilabeteetan egingo dira.