Izenburua
Postontzi Irekia
Egilea
Escalera 43 / Katanga Dub / Matakaladanza
Data
2019

Uharte Zentroko Postontzi Irekiaren hirugarren deialdian, garatutako proiektuak komunitateari itzultzea du helburu nagusia. Proiektuak aurkeztu zituzten partaideek (bederatzi izan ziren) aukeratu zituzten 1.000 euro jasok odituzten hiru proiektuak.

Escalera 43. Estudio y laboratorio de eventos.

Arteak uztartzeko jardunaldiak gune eroso eta giro lasaian. Hainbat diziplinatako artistak elkarren artean aberastuko dira eta jendearekin nahastuko dira komunikazio-oztopoak hausteko.

Katanga Dub. Interludios.

Hiru eskultura egingo dira, kultura afrokaribeko hiru mito oinarri hartuta, eta migratzaileak hartzen dituzten hiru talde sozialekin elkartuta aktibatuko dira.Madremonte: Parte-hartzaileek besoekin koreografiak egiteko har ditzaketen burbuila-zuhaitzen kontzeptua inspiratzen du.
Mohana: Latinoamerikako erresistentziak lotzen dituen eta harekin elkarreraginean ari direnen forma hartzen duen txirikorda handi baten ideia hartzen du.
Llorona: Sorginaren eta akelarraren pertza inspirazioa da sokekin egitura zirkular bat sortzeko. Egitura horrek ekintza dantzatu sinpleak egiten dituzten emakumeak lotzen ditu, gozoki-errezeta bati bizia emateko.

Matakaladanza. Lo bueno II.

Proiektuaren helburua da, esperientzia artistikoa erabili eta eskaintzea bizi-esperientzia ona sortzeko, eta performancearen ideia zabaltzea, harreman hurbilago batera eramateko, jendearekin, ekintza artistikoan parte hartzen duten pertsona guztiak sartuz eta esperientzia artistikoa kolektibizatuz.