Izenburua
Mina frabika zaharretik Uharte Zentrora
Egilea
Ekhiñe Etxeberria Garjón

 

Ekhiñe Etxeberria Garjón Huarteko zinemagile dokumentala, ikus-entzunezko komisarioa eta ekoizlea da.Bere kuradore praktikak lotura zuzena du bitartekaritzarekin, eta bere azken proiektuak Uharten gauzatu ditu, tokiko testuinguruko talde eta elkarteekin lankidetzan; herria proiektu horien funtsezko elementua izanik. Garatutako proiektu garrantzitsuetako bi Constelaciones de voces eta Womanhouse en Plazaldea izan ziren. Bi proiektu horietan, herriko emakumeekin elkarlanean, emakumeen ahotsaren aldarrikapena landu nahi izan zuen. Une honetan, Embutidos Mina fabrika zaharra ikertzen ari da. Ikerketa hau Mina frabika zaharretik Uharte Zentrora, duela urte batzuk Uharteko Zentroaren eraikuntzarekin gertatutakoari heltzeko beharretik sortutako proiektuan garatuta da.

Ekhiñe Etxeberriak Mina frabika zaharretik Uharte Zentrora ikerketa kuratorialerako egoitza proiektua aurkezten du podcast honetan. Duela urte batzuk Uharteko Zentroa eraiki zenean gertatutakoari heltzeko beharretik sortu zen proiektua. Elkarrizketa batzuen bidez, bere garaian herriarentzat hain garrantzitsua izan zen fabrikari buruzko memoria kolektiboa eta herrikoia sortzeko beharra ikusten du; baita, besteak beste, herriko biztanle gehienengan sortu zen kontrako jarrera aztertzeko beharra ere, herriaren bizitza sozial, kultural, politiko eta artistikoaren eta Uharte Zentroaren beraren artean “harresi” ikusezina sortu baitzen; distantzia hori, zenbaitetan apurtzea lortu den arren, ez da desagertu. Proiektuak iragana eta oraina, Minako fabrika eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroa uztartu nahi ditu.

 

Kredituak

Ahotsak: Ekhiñe Etxeberria Garjón, Ana del Mar Garjón Esparza eta Luca Rullo.

Audioak: Dolores Goñi

Testuak:  Fernando Jorge Soto Roland “El abandono y el olvido” eta Iñaki Uriarte “Oda a la fábrica abandonada”

Grabaketa eta edizioa:Luca Rullo