Izenburua
#gorputzafectos14 Mari Luz Estebanen podcasta
Egilea
Mari Luz Esteban

 

UHARTEAN

 #gorputzafectos14 podcasta

Mari Luz Esteban gizarte antropologiako irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), non Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego-programa, eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea koordinatzen dituen. Haren ikerketa- eremuak generoa, osasuna, gorputza, emozioak eta maitasuna dira. Hainbat ekimen feministatan parte hartu du; gaur egun, Marienea-Basauriko Emakumeen Etxeko partaidea da eta bakegintzaren arloan ere aritzen da. Haren argitalpenik ezagunenak honako hauek dira: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004), Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Lisipe, Susa, 2017). Bi poema-liburu ere idatzi ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (2013) eta Andrezaharraren manifestua (2019), biak ala biak Pamiela argitaletxeak aterata.

 

Podcast honetan, Mari Luz Estebanek, besteak beste, AFIT ikerketa taldearekin batera jorratzen ari den adiskidetasunaren ikerketa ildoaren inguruan hitz egin digu. Era berean, bere ibildean zehar ikergai izan dituen gaien inguruan hausnartu du kontestu garaikidean duten irakurteara luzatuz. Laburbilduz, maitasunaz, gorputzaz, adikiketasunaz eta zahartzaroaren inguruan sortutako eta, formatu ezberdinetan jasotako, eztabaidak aurkeztu dizkigu.

 

Kredituak:

– 'Cloud of Sils Maria' pelikularen audio zati bat  –
  https://www.youtube.com/watch?v=WDZvM_Mr6mY
– Ahotsak (Peru eta Irantzu)
– Andrezaharraren manifestua atzerkiaren audio zatia:
 https://www.metrokoadroka.eus/proiektua/andrezaharraren-manifestua/