Izenburua
P.IG – P.IC topaketa: Pentsamendua Ikerketa Gorputza – Pensamiento Investigación Cuerpo
Egilea
‌Jaime Conde-Salazar, Aimar Pérez Galí, Maka Makarrita, May Serrano, Maite Garbayo, Itsaso Iribarren, German de la Riva
Data
Tailerra: 2018/09/24 - 2018/09/26 | Topaketa: 2018/09/27 - 2018/09/29
Ordua
11:30 - 18:00
Sarrera
Izena emanda: 20€ (ostiral eta larunbateko bazkariak barne). Tailerreko izen ematea aparte
Epea
Irailak 26 arte

PIG – PIC hitzaldien bidez aktibatzen den topagune bat da. Hitzaldi horietako batzuk performatiboak dira, eta “ERRESPETUA – ZAINKETA – AFEKTUAK” gaiak landuz, patroiak, paradigmak eta egiteko moldeak birplanteatzen edo/eta zalantzan jartzen dituzte, ziurtzat jotzen duguna birpentsatu dezagun eta hartaz gogoeta egin dezagun.

Gune honetan, eta proposamenetatik abiatuta, solasean eta eztabaidan aritzen gara, gugan eragiten uzten diegu, edo besterik gabe, behatzen dugu zergatik gauden ados edo ez. Gune bat, azken finean, ikusi, hausnartu, ireki, pentsatu, ikertu eta eztabaidatzeko, aunitz eztabaidatzeko, geure burua zainduz, gure burua aktibatuz…

PIG-PIC-en lan egin eta jaten dugu, gauzak elkar banatu eta elkar laguntzen dugu… Kalitate artistiko eta intelektualerako gune bat sortzen dugu, bai eta giza kalitaterako gune bat ere. Eta hiru faktore horiek balio berdina dute, eroso egoteko moduko gune bat da, jakinik ere askotan pertsona deserosoak izan gaitezkeela, eta are gehiago, baita pertsona gogaikarriak ere; zorionez gogaikarriak.

 

PROGRAMA

Astelehenetik asteazkenera, 15:30etik 19:30era: Touching Improvisation tailerra Aimar Pérez Galí eta Jaime Conde-Salazarrekin (Zero Azpitik trebakuntza programaren barnean). Tailerreko izen ematea aparte

27 osteguna:
11:30 – Tailer erakustaldia
16:30 – El lago de los cisnes Jaime Conde-Salazarren hitzaldia
28 ostirala:
11:30 – El afecto sigue siendo revolucionario Maka Makarritaren hitzaldia
14:30 – Bazkaria
16:30 – Bucéame May Serranoren hitzaldi performatiboa
29 larunbata:
11:30 – Dora, la madonna y Jorge Oteiza: hacia una estética del transporte amoroso Maite Garbayoren hitzaldia
14:30 – Bazkaria
16:30 – Un tiempo juntos Itsaso Iribarren eta German de la Rivaren hitzaldi performativoa

 

EL AFECTO SIGUE SIENDO REVOLUCIONARIO

Maka Makarritaren hitzaldia

 

Kalteberak izateak indartsuago egiten gaitu: zauri gaitzakete, galdu gaitezke, baina batzuk besteekiko dugun behar horretan ere gure indarra dago.

Macarena Hernández Conde (Maka Makarrita). Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna naiz, eta Komunikazioan eta Tokiko Garapenean aditua, Sevillako Komunikazio Fakultatean. Aspalditik hona, Buenaventura Comunicación Social izeneko kooperatiban ari naiz lanean, ekonomia sozialeko enpresei komunikazioaz eta software libreaz aholkularitza emateko. Halaber, Topo Tabernarioko Erredakzio Kontseiluko sator bat naiz; Sevillako toki egunkari autogestionatu bat da, komunitatea sortu nahi duena. Hiriko hainbat gizarte mugimendutan dihardut, turistizazioa, komunikazioa, feminismoak eta bestelako gaiak lantzeko, edota laburbilduz, nola bizi gure bizitzak bizitzea merezi izateko moduan.

BUCÉAME

May Serranoren hitzaldi performatiboa

 

Bucéame muga jasangaitzen joko bat da. Tentsio amaigabe bat, ez baitakizu soka noiz apurtuko den, nork egiten dion tira eta nork askatzen duen, publikoak edo artistak.

Plazerak eta inbidiak bat egiten dute agertokian, zalantzan jarri ahal izateko.

Hainbeste bertigo ematen dit, ezen menpeko bihurtu naiz. Orain barrutik eta kanpotik ni neu arakatzea behar dut eta behar zaitut soka estutu dezazun.

 

UN TIEMPO JUNTOS

Hitzaldi performatiboa: Itsaso Iribarren eta Germán de la Riva

Desagertu egin behar gara.

Elkarrekin denbora bat eman ondoren, desagertzeko saiakera egin behar dugu zuzenean.

Magia trukoa dirudi baina ez da, gerturatze matematiko bat da. Matematikoki behar den guztietan erditik zatitu, zerora gerturatu eta desagertu arte.

Eta horrela…

Agian…

Faltan botako gaituzte.

 

 

PIG KOLEKTIBOAREN INGURUAN

Ghislaine Verano,1974, dantza klasikoan eta garaikidean ikasi dut; noizbehinka, irakaskuntzan aritu naiz, baina batez ere, mugimendua eta sorkuntza ikertzen lan egin nuen, inprobisazioan nahiz pieza labur eta formatu txikikoetan espezializatuta, baina azkenean, gorputzari eragiten dioten funtsezko kontzeptuak ikertzea interesatzen zait. Nire lana jaialdi eta ferietan erakutsi dut, “Inkietas”, “La cosa en casa”, “MEM”, eta INMEDIACIONES jaialdia zuzendu dut beste batzuekin batera bere lau edizioetan: 2010, 2012, 2014 eta 2016an, alegia.

 

Maia Villot de Diego artista, komisarioa eta liburu-saltzailea da, beste gauza askoren artean. Gaur egun, Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte eszenikoetan interesatzen hastearekin batera, antzerkian, dantzan, koreografian eta perfomancean jaso zuen prestakuntza, eta aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitatean Artearen Historia eta Arte Ederrak ikasi zituen, eta bertan, eskulturan espezializatu baitzen. 2004tik aurrera, perfomancearen arloan hasi zen lanean, hala banakako nola taldekako lanetan, beste artista batzuekin elkarlanean.  La Cosa en Casa antolatu du Isaak Erdoizarekin batera; hots, hainbat diziplinatako artistak gonbidatzen dituzte beren lana etxe-giroan erakustera. Tabakalera Taulara zikloaren komisarioa izan da, hau da,  Tabakalerako zabaltzan egindako udako programazio bat (Donostia).

 

David Pérezek dantza garaikidea ikasi zuen Londresen, Berlinen eta Austrian. Interprete aritu zen Jana Unmussig, Diego Gile, Laida Azkona eta beste batzuekin. Berrikitan, eduki arduradun aritu da lanean Madrid PASEIVEAn, eta topaketak egin ditu artisten eta publikoaren artean, argazki erakusketetan, bai eta antzezlan eta dantza-lanetan ere.  Gaur egun, irakasle ari da eta gorputz-ezagutzako eta mugimenduko eskolak ematen dizkie helduei arte eszenikoaz haraindi.

 

Alejandra Verano, Iruñean jaioa 1975ean. Artista diziplina anitza. Arte Eder espezializatuak ikasi ditu pinturan, Bartzelonako Escola MAS.sana-n. Beka jaso du,  Poble Espanyolen kokaturiko escola MAS.sanako tailerretan lan egiteko. Dantza ikasi dut Iruñeko Sarasate Kontserbatorioan, dantza klasikoa eta flamenkoa, eta “Nafarroako haur kantarien abesbatzan” abestu dut; musika-bandekin aritu naiz lankidetzan: Electro papangu (Bartzelona/Brasil), Lozzy (Bartzelona/Suitza), Saunah (Iruñea). Mercedes Castañoren “La isla de Yul” antzezlaneko jantziak sortu ditut, eta Mario Gasen lanetako attrezzoan lan egin dut  (Bartzelonako Tívoli antzokia eta Apolo antzokia). Artista gonbidatua Bartzelonako ur-biltegiaren inaugurazioan, talde erakusketak egin ditu, MAS.sana eskolak aukeratua, Iruñeko San Antón Galerian, etab. Banakako erakusketak ere egin ditu UNEDen eta “La Luna” teterian. Arte plastikoetako “Corazonada” espazioaren koordinatzailea izan nintzen. Neure irakasbidea sortu dut arte plastikoetan.