Egilea
ARAITZ URBELTZ
Data
2017/01/07
Epea
Urtarrilak 4
Norentzat
Ilustrazioan eta autoedizioan interesa duten guztientzat. 15 lagun gehienez.

 

ARAITZ URBELTZ

Oihaneko liburua liburuak editatzeko tailer instantaneo bat da. Halako parentesi bat da, “oihanaz” dugun ideia adierazteko.  Paper-espazio bat da, ugaritasun desordenatuz betea, non trazuak nahasian nahastekatuko diren. Lur zabalari erreparatuko dio, zuhaizti nahaspilatuari.

Modu praktikoan landuko da liburuak editatzeko prozesu bat: tolestaketa. Ikusiko dugu nola baldintzatzen duen irudia irakurtzera, eta aldi berean, edizio kontzeptu batzuk landuko dira, hala nola anizkun bakarra, akuarela bidezko argiztapena, edo esku-hartze grafikoak.

 

IZEN-EMATEA

Izena emateko kuota: 5 €

Tailerrean parte hartzeko, galdetegia bete eta actividades@centrohuarte.es helbidera bidali behar da,urtarrilaren 4ra arte. Parte-hartzaileak izen-emate hurrenkeraren arabera aukeratuko dira. Izena eman bezain laster, banku kontua bidaliko dugu ordainketa egiteko.

 

ARAITZ URBELTZEN GAINEAN

Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean, 2005ean. Eszenografiako goi mailako ikasketak egin ditu Bartzelonako Institut del Teatre institutuan (2008), bai eta grabatukoak ere Iruñean (2011). Hainbat beka jaso ditu ikasketak sakontzeko, hala nola Sanmartiñopinario 05 artista egoiliarrendako poltsa bat, Santiago de Compostelan (2005); Arte Ikasketetan Sakontzeko beka, Nafarroako Gobernuak emandakoa (2007/08) edo Leonardo da Vinci beka Berlinera joateko 2011n, eta Fundazioaren egoitza beka 2013an. 2012an Kocograpa estudioa jarri zuen martxan, teknika grafikoak zabaltzeko eta irakasteko.