“Eskola ez da arte-zentro bat, baina bai arte-sorkuntzarako gune bat”
Clara Boj

Uharte Zentroak arreta berezia jartzen du hezkuntza-komunitatea artistikoarekin lotzeko prozesuak sortzen, aztertu beharreko hezkuntza-aukera berriak irekitzea ekarriko duen elkarrizketa eraldatzaile batetik abiatuta.

Ikastaro hau berrikuntza batzuekin hasiko dugu, harremanak izateko eta sarean jakintzak, baliabideak eta esperientziak sortzeko beste modu batzuk aztertzeko. Komunitate gero eta indartsuago eta osasuntsuago baten parte garela sentitzen dugu, eta komunitate horrekin ikusarazi nahi dugu gure burua, batzen gaituen horretatik guztitik abiatuta.

Udazkenean, irakasleentzako prestakuntza eta topaketa jardunaldi batzuetara gonbidatzen zaituztegu, “De andar por casa. Procesos de educación artística en Navarra” izenburupean, irakasleekin lan egiteko prozesu ireki berri bati ekin nahi diogu. Jardunaldiak Iruñeko ILZrekin eta NUPeko EDARTE ikerketa-taldearekin lankidetzan diseinatuta daude, eta Madrilgo eta Valentziako taileristak eta hizlariak izango dira.

“A3-hezkuntza-proiektua” programaren zazpigarren edizioarekin jarraituko dugu, beste era bateko jakintza eta harremanetara irekitzea espero dugun ibilbide berriak estreinatuz. Matematika, pedagogia feminista edo Hazitegia edo Uholdeak programak izango dira ikasturte honetako proiektuetarako inspirazio iturri. Ildo berri horien artean “Neure Irudikoz – A mi imagen”; nabarmendu behar da, joan den ikasturtean Skolae-rekin lankidetzan hasitako lanari jarraipena emateko, 50 irakasle baino gehiagok parte hartu baitzuten.

Aspalditik gertatzen ari den zerbait ere ofizialdu nahi dugu, hots, edozein irakasleri ematen zaion aholkularitza. Artearekin nolabait lotutako hezkuntza-proiektu bat baduzu eta erreferenteak, ideiak edo, besterik gabe, hitz egiteko premia baduzu, gogo handia dugu entzuteko, laguntzeko eta beste prozesu batzuetatik ikasteko, gurekin harremanetan jar zaitez eta nola egin ikusiko dugu.

Itxaropen onak ditugu ikasturte honetarako, eta hasteko gogo handia dugu.

Programa osoa PDFn

 

A3 Hezkuntza proiektua

Izen emateak 2023ko irailaren 4etik urriaren 2ra.

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdi irekia da, eta, horren bidez, ezagutza-trukea sortu nahi da hezkuntza-eremuaren eta tokiko artearen artean, biak aberastea ahalbidetzeko.

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza-, ekoizpen- eta esperimentazio-zentro moduan, eskolekin hezkuntza-proiektuak sortzea ahalbidetu nahi dugu, tokiko artistekin lankidetzan arituz.

Informazio osoa eta izen ematea hemen.

 

Etxez etxe. Artea eta hezkuntza Nafarroan

2023ko urriaren 20 y 21ean.

Nafarroan arte eta hezkuntzan interesa duten irakasleentzako eta pertsonentzako jardunaldiak, Iruñeko ILZrekin eta Edarterekin lankidetzan diseinatuak. Nafarroan jardunean dauden irakasleen partaidetza izango dugu, eta esperientzia propioak partekatzera gonbidatu ditugu, jakintzak inspiratzeko eta konektatzeko. Era berean, Clara Boj, Diego Díaz, Clara Megías eta Amaia Arriaga profesionalak gonbidatu ditugu askotariko
baliabideak eskain diezazkiguten hitzaldi eta tailerretan, eguneroko irakaskuntzan praktikoki baliagarri izatea espero baitugu.

Informazio osoa eta izen ematea hemen.

 

Kanpoko hezkuntza proiektuetarako aholkularitza

Kurtso osoan.

Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak esperientzia handia du bere barne-programekin lotutako hezkuntza-proiektuen tutoretza-lanetan hainbat urtetan. Irakasle askok ziurgabetasun-uneak eta hausnarketak partekatu dituzte haiekin, sarean egiten duten lankidetza-lana aberasteko.

Artearekin lotu edo estrategietatik bideratu nahi duzun hezkuntza-proiekturen bat baduzu eta aholkularitza behar baduzu, Uharte Zentroko hezkuntza taldea zuri laguntza emateko prest dago.

Informazio osoa hemen.

 

TRESNAKA. Hezkuntza tresna

Kurtso osoan.

TRESNAKA Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin lotutako artisten sorkuntza-prozesuak biltzen dituen proiektua da, arte, kultura eta hezkuntzaren esparruan hedatzeko. Web bizia da, eta eduki berriak gehitzen zaizkio etengabe.

Helburua bikoitza da. Batetik, publiko espezializatuaren eta publiko orokorraren artean Uharte Zentroarekin lotura zuzena duten sortzaileen lana ezagutaraztea. Eta, bestetik, tresna didaktiko bat sortzea hezkuntzako profesionalen zerbitzura, arreta prozesu artistiko garaikideen balio pedagogikoan jarriko duena.

Informazio osoa hemen.