Ob Skena ikerketa egoitzak eszenatokian erakusten ez den guzti horretara gerturatze bat planteatzen du, ikus daitekeen horren margenetatik haratago geratzen den hartaz ari nahi du eta agerian jartzeak arduratzen duen horretaz. Lan marko horretan, lekuko artistak eta lekukoak ez direnak harremanetan jartzen dira eta sorkuntza prozesuak zabaltzen dituzte eszenikoan eta gorputzean oinarrituz.
Itsaso Iribarren (Iruñea, 1981) eta German de la Riva (Santander, 1977) egiten ari diren ikerketa prozesua Instrucciones para vivir da. Aurretik hasia zuten lan honetan, testua objektuen ekoizpenarekin eta gorputz praktikarekin harremanetan jartzen dute.
Romina Casile (Rosario, Argentina, 1992) ¿Cómo coreografiar un texto colectivamente? proiektuan lanean ari da. Uharte Zentroan egin duen egoitzan, elkarlanerako metodo desberdinak jarri ditu abian testuen ekoizpena arakatzeko eta horietatik abiatuz, ahotsaren erabilera aztertu. Prozesuan testuan dagoen gorputzaren presentzia eta gorputzean dagoen testuan pentsatu du.
Bi ikerketak urriaren 17an, ostegunarekin, aurkeztuko dira Uharte Zentroan arratsaldeko 18:30ean