Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea.
Uharte Zentroak 8 asteko iraupena duten ikerketa teoriko-praktikoak egiteko bi egoitza eskaintzen ditu; bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena) eta bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati.
Proiektuek, eszenikoa edota gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, dekolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia birpentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, etab.
Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea. Era berean, eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzea bilatzen du, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa adieraztea ahalbidetuz.
Bertako artistak eta kanpokoak lan eremuan gutxienez bi astez bat egin dezaten saiatuko gara, elkarreragina sor dadin jakintza eta praktiken trukaketarako. Lana publikoaren aurrean elkarrekin aurkezteko ere data komun bat jarriko da.
Ikerketaren aurkezpena ekitaldi gisa egin beharko da, eta hainbat formatu erabili ahal izanen dira horretarako: hitzaldi performatibo bat, koreografia bat, ikusleekin elkarrekintza jolas proposamen bat, erakusketa eta bideo bidezko azalpenak, ildo batzuk emanez ibilbide bat… artistek eztabaidagai izan dituzten ideiak entzuleen eskura jartzeko.
Ikusi oinarriak osorik PDFan hemen
NORI ZUZENDUA DAGO
Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artista edo kolektiboei zuzendua.
Egoitzetako bat Nafarroarekin harremana duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.
ZER ESKAINTZEN DA
- 3.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) artista edo kolektibo bakoitzarentzat. Erdia egoitzaren hasieran emango da, eta beste erdia memoria aurkeztu ondoren.*
- Bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua eta Iruñera* joan etorriko bidaia.
- Lanerako lekua Uharte Zentroan, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
- Proiektuaren garapenean Uharte Zentroko lantaldearen babesa eta jarraipena.
*Kolektiboen kasuan (hainbat lagun, elkarren arteko formalizaziorik gabe), aipatutako ordainsariak osorik emango zaizkio kolektiboak hautatutako bozeramaileari, edo balio bereko ordainketak egingo zaizkie kide guztiei.
DATAK
Deialdiaren itxiera: 2024ko otsailaren 20ra arte, 23:55-etan.
Hautaketaren jakinarazpena deialdi itxi eta hilabete bateko gehinezko epean eginen da. Egoitzaren iraupena: 8 astekoa izango da, maiatza eta ekaina artean, zentroarekin konfirmatzeko. Amaierako memoria aurkezteko azken eguna: 2024ko uztailaren 1a.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektuak ondoren aipatzen diren kideek osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu: Marina Suarez Ortiz de Zarate, artista eta performerra; Guillem Mont de Palol, koreografoa, dantzaria eta performerra; eta Uharte Zentroko lantaldeak, irizpide hauek kontuan hartuz:
- Proiektuaren kalitatea.
- Proiektuak deialdiaren gaiarekin duen harremana eta interesa, era berean Uharte Zentroarenlan ildoekin duen bat etortzea.
- Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomiko aldetik eta denborari dagokionez.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Izen-ematea egiteko Uharte Zentroko webguneko imprimakia bete behar da.
Bertan, PDF formatuan eta dokumentu bakarrean (Izena_abizena.pdf, 5mb gehienez) ondorengo informazioa sartu behar da:
- Proiektuaren laburpena edo ideia orokor bat (500 hitz gehienez).
- Proiektuaren oinarri diren ikerketa lerroak (orrialde 1 gehienez).
- Egoitzan garatzeko proposamena (2 orrialde gehienez).
- Proiektua errazago ulertzeko proposamenarekin zerikusia duten eta/edo aurretik egindako lanen bideoak (loturak), eta, aukeran, bideo horien argazkiak.
- Aurreikusitako kronograma edo egutegia (orrialde 1 gehienez).
- Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma.
Zalantzak argitzeko coordinacion@centrohuarte.es helbide elektronikora jo daiteke, postaren gaia “Convocatoria Ob Skena Deialdia” izango da. Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak egiteko epea deialdia itxi baino bost egun lehenago amaituko da.
*Garrantzitsua: eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada ez dugu proiektua ebaluatuko.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Deialdi honetako parte-hartzaileek hurrengo oinarriak eta konpromisoak onartzen dituzte:
- Laguntza hauek jasotzea bateragarria da proiektu bererako beste erakunde batzuek emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak Uharte Zentroak bere gain hartzen ez baditu.
- Laguntza hauek bateraezinak dira Uharte Zentroak proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin.
- Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Uharte Zentroan ezarri beharko du.
- Proiektua, bai dosierrean bai kolektiboen bileran azaldutako moduan gauzatu behar da. Funtsezko aldaketarik baldin bada, Uharte Zentroari jakinarazi beharko zaio.
- Egoitzak irauten duen bitartean, bi alderdiek hala erabakitzen badute, Uharte Zentroko programazioan txertatu ahal izanen diren ekimenak sortu daitezke.
- Aukeratutako lanak egilearen edo egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak on line edo paperezko argitalpenen bidez erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du programa osoa edo zati bat, betiere kasuan kasuko egiletzak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik aurrera sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko du.
- Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak etab. argitaratzea badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela adierazi beharko da, esaldi honekin: “Proiektu honek Uharte Zentroaren Ob Skena laguntza jaso du / Este proyecto ha recibido la Ayuda Ob Skena del Centro Huarte” eta zentroaren logoa erantsi beharko du, aldez aurretik zentroa bera jakinaren gainean egonik.
- Amaitzean, proiektuaren garapena jasotzen duen memoria bat aurkeztu beharko da (irudiak edo bideoak barne).*
- Jokabide arrazistak, homofoboak, transfoboak eta/edo matxistak izatea eta, oro har, pertsonen duintasuna urra dezakeen beste edozein jokabide izatea egoitza berehala bertan behera uzteko arrazoia izango da.
* Garrantzitsua: agiria adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza galtzea ekarriko du.
Bases Ob Skena EUS 2024