Izenburua
Ob Skena - Egoitza deialdia
Sarrera
Hautaketa prozesua
Epea
2023/02/17
Norentzat
Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua.

Uharte Zentroak ikerketa teoriko-praktikoetarako bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Proiektuek, eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia bir-pentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, elkartzeko moduak distantzia gorabehera, etab.

Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea. Era berean, eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzean datza, esaterako, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa ere adieraztean.

Bertako artistak eta kanpokoak astebetez bat egin dezaten saiatuko gara, elkarreragina sor dadin jakintza eta praktiken trukaketarako. Lana publikoaren aurrean elkarrekin aurkezteko ere data komun bat jarriko da.

Ikerketaren aurkezpena ekitaldi gisa egin beharko da, eta hainbat formatu erabili ahal izanen dira horretarako: hitzaldi performatibo bat, koreografia bat, ikusleekin elkarrekintza jolas proposamen bat, erakusketa eta bideo bidezko azalpenak, ildo batzuk emanez ibilbide bat… artistek eztabaidagai izan dituzten ideiak entzuleen eskura jartzeko.

Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea.

 

NORI ZUZENDUA DAGO
Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua.

Egoitzetako bat Nafarroarekin harremana duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari, garraio eta dieta kontzeptu gisa, artista edo kolektibo bakoitzarentzat. Erdia egoitzaren hasieran emango da, eta beste erdia memoria eta justifikazio ekonomikoa aurkeztu ondoren.*
  • Bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua eta Iruñera joan etorriko bidaia bat.*
  • Lanerako lekua Uharte Zentroan, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
  • Proiektuaren garapenean Uharte Zentroko lantaldearen eta Zentroak aukeratutako kanpoko tutore baten jarraipena eta aholkularitza.

*Kolektiboen kasuan, (hainbat lagun, elkarren arteko formalizaziorik gabe), aipatutako ordainsariak osorik emango zaizkio kolektiboak hautatutako bozeramaileari, edo balio bereko ordainketak egingo zaizkie kide guztiei.

DATAK
Deialdiaren itxiera: 2023ko otsailaren 17a.
Hautaketaren jakinarazpena deialdi itxi eta gehienez ere hilabetera eginen da.
Egoitzaren iraupena 6 eta 8 aste bitartekoa izango da 2023ko maiatza eta ekainaren artean.
Memoria aurkezteko eta gastuen justifikazioa egiteko azken eguna: 2023eko uzatailaren 1a.

BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektuaren kalitatea.
Proiektuak deialdiaren gaiarekin duen harremana eta interesa, era berean Uharte Zentroaren lan ildoekin duen bat etortzea.
Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomiko aldetik eta denborari dagokionez.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko orrialde honetako alboko barrako formularioa bete behar da. Bertan, gehienez 5mb dituen (Izena_abizena.pdf) PDF dokumentu bakarrean ondorengo informazioa gehitu behar da:

  • Proiektuaren laburpena edo ideia orokor bat (500 hitz gehienez).
  • Proiektuaren oinarri diren ikerketa lerroak (orrialde 1 gehienez).
  • Egoitzan garatzeko proposamena (2 orrialde gehienez).
  • Proiektua errazago ulertzeko proposamenarekin zerikusia duten eta/edo aurretik egindako lanen bideoak (loturak), eta, aukeran, bideo horien argazkiak.
  • Aurreikusitako kronograma edo egutegia (orrialde 1 gehienez).
  • Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma.

Zalantzak argitzeko coordinacion@centrohuarte.es helbide elektronikora jo daiteke, postaren gaia “Convocatoria Ob Skena Deialdia” izango da. Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak egiteko epea deialdia itxi baino bost egun lehenago amaituko da.

*Garrantzitsua: Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada ez dugu proiektua ebaluatuko.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, konpromiso eta oinarri hauek onartzen dituzte:

  • Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina proiektu bererako beste erakunde batzuek emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak Uharte Zentroak bere gain hartzen ez baditu.
  • Laguntza horiek bateraezinak dira Uharte Zentroak proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin.
  • Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Uharte Zentroan ezarri beharko du.
  • Proiektua, bai dosierrean bai kolektiboen bileran azaldutako moduan gauzatu behar da. Funtsezko aldaketarik baldin bada, Uharte Zentroari jakinarazi beharko zaio.
  • Egoitzak irauten duen bitartean, bi alderdiek hala erabakitzen badute, Uharte Zentroko programazioan txertatu ahal izanen diren ekimenak sortu daitezke.
  • Aukeratutako lanak egilearen edo egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak on line edo paperezko argitalpenen bidez erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du programa osoa edo zati bat, betiere kasuan kasuko egiletzak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik aurrera sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko du.
  • Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak eta abar argitaratzea badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela adierazi beharko da, esaldi honekin: “Proiektu honek Uharte Zentroaren Ob Skena laguntza jaso du” eta Zentroaren logoa, Zentroa bera jakinaren gainean egon beharko du aldez.
  • Amaitzean, proiektuaren garapena jasotzen duen memoria bat aurkeztu beharko da (irudiak edo bideoak barne), bai eta egindako gastuen justifikazioa ere (ordainketen fakturak eta egiaztagiriak eta horien azalpen labur bat).
  • Jokabide arrazistak, homofoboak, transfoboak eta/edo matxistak izatea eta, oro har, pertsonen duintasuna urra dezakeen beste edozein jokabide izatea egoitza berehala bertan behera uzteko arrazoia izango da.

* Garrantzitsua: bi agiriak adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza galtzea ekarriko du.

Ikusi oinarriak osorik PDFan hemen

[Bases Ob Skena EUS 2023