Egilea
RACHEL LABASTIE Y NICOLAS DELPRAT

COOP Baiona elkarteak urtero ikerketa egoitza bat burutzen du Euskal Herriko ondare immaterialaren inguruan lan egiteko. Oraingo honetan aukeraturiko artistak, Nafarroako herri hutsen inguruan lanean ari dira, zehazki, Eguesibarrean kokatuta dagoen Egulbati herriaren inguruan.

Uztaileko bigarren hamabostaldian Belgikatik datozen bi artistak, inguruko herrietan ariko dira lanean: Egulbatiko biztanle ohiak elkarrizketatuko dituzte, inguruan biziko dira eta herriko elementuak bilduko dituzte, Baionako arte eskola eta Uharte Zentroaren artean bultzatutako esku hartze artistikorako produkzioa osatzen hasteko.

Proiektua abuztuaren 25ean aurkeztuko da Egulbatin, bertan, Rachel eta Nicolasek memoria, materialak eta espazioek erraztutako erritu herrikoiarekin esku-hartzea amaituko dute.
Irailean egoitza prozesuaren zati bat erakusgai egongo da Uharte Zentroan.