Egoitza artistiko eta ekoizpen proiektua
No man’s land proiektua aurkeztu zuen alfonso borrogánek Zeharkako estetikak | Aisialdiko Ekosistemak egoitza artistikora eta deialdi publiko bidez hautatua izan da 2018ko iraila eta azaroa bitartean Uharte Zentroan garatzeko eta testuinguruarekin zerikusia duen proiektu baten ekoizpena egiteko. Zeharkako Estetikak programak hiri ertainei begira garatzeko proiektuak sustatzeko asmoa du. 2017an Zeharkako Estetika – Ekosistema periferikoak izan zen IDENSITAT-ek eta Uharte Arte Garaikide Zentroak, artea, ingurumenari begira lantzeko proposatutako gaia. Hautatutako proiektua Francisco Navarrrete Sitjaren “Cuando tu materia deviene desborde” izan zen.
Planteamendua
Proiektuak, Arga ibaiaren inguruan garatzen diren aisialdi ekintzetan jartzen du begirada eta desagerraraziak, ahaztuak edo ezezagunak diren praktikak berreskuratu nahi ditu, hortik abiatuz esperientzia gaurkotuak proposatu eta kontakizun berriak sortu nahi ditu. Proiektuan, jolasa, honen ikusmolde zabalenean, testuinguruaren eta biztanleen behaketa estrategia gisa ageri da.
Metodologia kolektibo desberdinen erabileraz, ekintza publikoen edo lantegien bidez, ibaiarekin harremana duten espazio jakin batzuen ber-aktibazioa bilatzen da. Bi prozesu paralelo planteatzen dira, alde batetik, gutxi ikusitako praktika zaharren oroitzapenak dituzten lekukotasunak berreskuratu nahi dira berriz entzuteko: ohiturak, errepresentazioak, ipuinak edo mitoak… Bestalde, etorkizunean berreskuratu ahal izan daitezen, ibaian eta bazterretan jardun nahi da istorio berriak birsortuz eta birmemorizatuz
No man’s land-ek jolasa eta errituala miatzen ditu ibaiarekin harreman forma tenporal gisa, bere partaideentzat ordena propioa sortu dezaketen teknologia gisa, ahaztutako espazio bat denbora batez berriz bizikidetzeko.
alfonso borrogán, (Kantabria)
Diziplinarteko artista, Londresen bizi eta lan egiten du, Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta bere formakuntza Londreseko MFA Slade School of Fine Arts osatu zuen.
alfonso borroganen praktika artistikoa ikerketa, irakaskuntza eta ekoizpenaren artean artikulatua dago. Bere lana, mugagabetasun ekimen sentsorialen barruan irudien sorkuntza potentziatzen duen instante kritiko gisa deskribatua izan da. Existitzen ez diren irudiak erreklamatzen ditu, ezkutuko grafikak, erabat errebelatu ezin diren esperientzia baten instanteak.
Bere metodologiaren parte batean, ikerketa denboraldi luzeak aktibatzen ditu testuinguruarekin, esperientzia ukiezinak lantzeko.
Bere proiektuak leku askotan garatu eta konpartitu ditu: Espainia, Portugal, Alemania, Erresuma Batua, Suitza, Norvegia, Kanada, Kolonbia eta India. Bere azken lanak Joan Miró Fundazioan (Beehave), Zagrebeko Kontejnerren (The invisible around us), Space in Betweenen (Dither) edo LaPlacen (marentus) ikusi ahal izan dira.