Izenburua
No man 's Land
Egilea
alfonso borragan

No man ‘s Land, alfonso borraganen proiektua da, eta IDensitat eta Uharte Zentroak eskainita Zeharkako Estetikak | Aisialdiko Ekosistemak, egoitzan garatzen ari da.

Proiektua, Arga ibaiak ezkutatzen dituen aisialdi-jardueretan zentratzen da eta bertan egin ohi ziren praktika ezezagunak berreskuratzen saiatzen da, esperientzia garaikide berriak proposatzeko eta kontakizun berriak eraikitzeko. Proiektuan, jokoak, bere kontzeptu zabalean, testuingurua eta bertako biztanleak begiratzeko estrategia bezala ikusten da.

Jarduera artistikoak aktibatzeko eta aurkezteko azken fase hau ekainaren 3tik 23ra bitartean garatzen ari da, lankidetzazko ekintzak eta kartografia lanak eginen dira, ibaia, jolas-testuinguru gisa eta urarekiko harremanean aztertuko da.

Larunbatean, ekainak 22, 12:00etan,  jendearentzako irekitako ekintza bat egingo da.