Izenburua
Ni, denetan okerrena
Egilea
Komisarioa: Maite Garbayo
Data
2017/10/27 - 2018/02/04

Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kritiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Berdintasun ezaren iturri diren ezagutzaren produkzioa, kudeaketa eta zabalpen modu nagusien kritikatik abiatuta, gogoeta egitera gonbidatzen du proiektu honek: Zer dago ezagutza gisa legitimatua eta zer ez? Nortzuek daukate ekoizteko eta hedatzeko zilegitasuna? Nork dauka ezagutza eskura? Zer ezagutza molde eta zer subjektu daude erdigunetik kanpo, ezagutza nagusiaren ertzetan mugitzen? Nola proposatu bazterretik zentroa erasotzea, begiratzeko beste modu batzuk ager daitezen? Proiektu honek elkargune bat izan asmo du, bai eta jakintza baztertuen itzulera ahalbidetuko duten ezagutza formen esplorazio eta elkar trukaketarako gune bat ere, gure errealitatea zalantzan jartzeko.

Ni, denetan okerrena hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museoa, Arte Garaikideko Uharte Zentroa eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa. 24 artista (22 artista, holtz tolesgarri anonimo koloniala + Francis Bartolozzi + Oteizaren obra), nafarrak gehienak, aipatu gai hauetara hurbilduko dira euren interes artistiko eta ikerketatik abiatuta. Aurkezten diren arteproposamen gehienak erakusketarako berariaz eginak izan dira.

 

EKINTZAK

MUSEO DE NAVARRA

Sarrera doan edukiera bete arte.

– Maia Villot-en Bidimensional performancea Urriak 27, ostirala, 20:00etan. Iraupena: 25 minutu gutxi gora behera

– Erakusketara bisita Maite Garbayo komisarioaren eskutik Urriak 29, igandea. 12:00etatik 13:00etara. – Erakusketara bisitak, Mireya Martinek, Sofia Alberok eta Eva de la Vegak lagunduta Azaroak 12, 19 eta 26 (euskaraz), igandea Abenduak 3, 10 eta 17 (euskaraz), igandea 2018ko urtarrilak 7, 14, 21 (euskaraz) eta 28, igandea 2018ko otsailak 4, igandea Ordua: 12:30etan

– Irakasleentzako prestakuntza bisita Celia Martín Larumberen eskutik Azaroak 23, osteguna, 17:00etatik 19:00etara. Proiektua ezagutzeko bisita-lantegia, gaur egungo sorkuntzan ezagutzaren forma berriek duten presentziaren inguruan gogoeta egiteko. Leku mugatua. Informazio gehiago: www.museodenavarra.navarra.es

– Marisa Belausteguigoitiaren hitzaldia. Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko Filosofia eta Letretako fakultateko irakaslea. Izenburua: Saber sobre el no decir. No decir sobre el saber: perspectivas decoloniales de la toma de la palabra. Abenduak 13, asteazkena, 19:00etan.

– Marrazkigintza bizia. Lantegia Gentz Del Valleren eskutik. Abenduak 6, larunbata, 10:00etatik 12:00etara. Marrazkigintzari buruzko saioa, elementu grafiko sinple eta oinarrizkoak erabiliz, denborazkanpoko espresio- eta interpretazio-forma hau sustatzeko. Aurreiritzirik gabe marrazketarekin erlazionatu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta. Leku mugatua. Informazio gehiago www.museodenavarra.navarra.es helbidean.

– Pacífico #9. La conquista del desierto por sus autores lanaren aktibazioa. Laida Azkona eta Txalo Toloza Abenduak 20, asteazkena, 19:30etan. Gutxi gora beherako iraupena: 40 minutu. Lekua: Museoko kapera.

– Eguberrietako lantegia Bitartean-en eskutik. 2017ko abenduaren 26tik 29ra eta 2018ko urtarrilaren 2tik 5era. 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako. Proiektuaren zenbait proposamen artistikotatik abiatuta, gogoetarako, sorkuntzarako eta gozamenerako tartea eskainiko du. Prezioa: 10 euro. Leku mugatuak. Aurrez izena ematea beharrezkoa da Nafarroako Museoko harrera-lekuan azaroaren 18tik aurrera.

– Maite Garbayo komisarioarekin topaketa. “Ni, denetan okerrena” bere komisario-proiektua ezagutzera emango du. Urtarrilak 10, asteazkena, 19:00etan.

– Bitartekaritza jarduera Mireya Martín eta Sofía Alberorekin Urtarrila: Asteartea 23, ostirala 26 eta asteartea 30. Otsaila: Ostirala 2. Komisario-proiektuaren inguruko elkarrizketa plurala eta irekia sortzeko tartea. Leku mugatua. Informazio gehiago: www.museodenavarra.navarra.es. Ordutegia Nafarroako Museoaren webgunean jakinaraziko da.

– Bracha Ettinger, Artista-margolaria, artista-teorikoa eta psikoanalistaren hitzaldia. Urtarrilak 24, asteazkena, 19:00etan.

FUNDACIÓN MUSEO JORGE OTEIZA

– Erakusketara bisita Maite Garbayo komisarioarekin Urriak 29, igandea. 13:30etan. Doan, aurrez Museoko sarrera aurkeztuta.

– Irakasleentzako prestakuntza bisita Bisita-lantegia Oteiza Museoko Didaktika arduradun Aitziber Urtasunen eskutik. Erakusketan zeharreko ibilbide gidatua, egungo sorkuntza praktiketan epistemologia berriek duten presentziaren inguruan gogoetarako eremu gisa. 2017ko azaroak 8. 17:30etik 19:30ak arte. Aurrez izena eman behar da didáctica@museooteiza.org helbidean.

– Ekintza performatiborako lantegia Itziar Okarizekin Lantegi hau zenbait praktiken gaineko lan-proposamen gisa egituratzen da. Praktika horien artean ahotsa, idazketa edo performancea daude, eta arreta berezia eskainiko zaie ahozko mintzairaren berezitasunei eta lengoaiaren gaitasun performatiboari, bitarteko desberdinak baliatuta. Azaroak 17, 18 eta 19. Ostirala, 17:00etatik 20:00ak arte. Larunbata, 10:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Igandea, 10:30etatik 14:00ak arte. Matrikula: 90 €. Parte hartze ziurtagiria emango da. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

– Eguberrietako lantegi pedagogikoak Erakusketak hartzen dituen proiektu artistikoen inguruan lan egingo dute Eguberrietako lantegi pedagogikoetako partaideek, identitate eta esperientzia desberdinetatik abiatuta kontakizun bat egiteko modu berriak proposatuz. 2017ko abenduaren 26, 27, 28 eta 29a. 10:00etatik 13:00ak arte. 6 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 20 €, lau jardunaldietarako. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

– Lantegia familiartean. Ni, (emakume) artista Haurrek emakume artistei buruz jasotzen duten irudiaren inguruan gogoeta egitea proposatzen du lantegi honek collagetik abiatuta. Sorkuntza ludikoa oinarri hartuta, gai honetaz dugun ikuspegiari forma emango diogu familiartean. Urtarrilak 7. 11:30etatik 13:30ak arte. 6 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 6 € heldua + haurra. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

– Paisaia irudia. Iranzu Antonarekin lantegia, praktika artistikora zuzendua. Lantegi honetan paisaiaren irudira hurbiltzeko modu desberdinak landuko dira. Zenbait ikusmolderi buruz hitz egingo da eta lan egiteko modu desberdinak garatuko dira. Gainera, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren espazioak izango ditugu, eta horiek aberastu egingo dute arkitekturaren eta paisaiaren arteko harremanaren berrirakurketa, leku bat eraikitzea ahalbidetzeaz batera. Urtarrilak 27 eta 28. Larunbata, 10:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Igandea, 10:30etatik 14:00ak arte. Matrikula: 70 €. Parte hartze ziurtagiria emango da. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

CENTRO DE ARTE CONTEMPORÁNEO DE HUARTE

– Maloficio egoitza. Rurru Mipanochia, Gelen Jeleton, Liébana Goñi, Cristina Jiménez, Irati Fernández Gabarain. Urriaren 2tik 20ra. Urriak 21, egoitzaren aurkezpen publikoa Huarte Zentroaren 10. urteurren festaren barruan.

– Habitación. Erakusketa programa. Bruja soy, mujer espíritu. Rurru Mipanochia eta Laura Gurbindo elkarlanean. Urriaren 27tik azaroaren 26ra arte.

– Ilustrazio laborategia Taller de fanzinerosas. Irati Fernández Gabarain. Azaroak 18, 11:30etatik 13:30etara.

– Artistentzako tailerra Autoedición con “Una Archiva del DIY”. Gelen Jeleton Azaroaren 20tik 23ra, 16:00etatik 19:30etara.

– Akanpada. Bruja soy, mujer espiritu-ren inguruko tailerra Publikoari irekita. Azaroak 25, 11:00etan. Gutxi gora beherako iraupena: 45 min.

– Aperitifak. Artistekin topaketa informalak. Kafeta-zine con “Una Archiva del DIY”. Gelen Jeleton. Azaroak 25, 12:00etan.

– Habitación. Erakusketa programa. Esto nunca fue Argentina. Laida Azkona eta Txalo Toloza. Urtarrilaren 1etik 7ra. – Akanpada. Esto nunca fue Argentina-en inguruko tailerra Publikoari irekita. Abenduak 16, 11:00etan. Gutxi gora beherako iraupena: 45 min.

– Aperitifak. Artistekin topaketa informalak. Tokiko mungimendu feministak. Abenduak 16, 12:00etan – Jardunaldiak. Ikerketa tresnak arteen barruan eta kanpoan. Victoria Pérez Royo / Rían Lozano Abenduak 27, 16:00etatik 19:00etara Abenduak 28 eta 29, 10:00etatik 19:00etara.

– Habitación. Erakusketa programa. Cuerpos ácimos. Irati Gorostidi 2018ko urtarrilaren 12tik 4ra.

– Akanpada. ¡Cuerpos ácimos-i buruzko tailerra. Publikoari irekita. Urtarrilak 20, 11:00etan. Gutxi gora beherako iraupena: 45 min.

Areto-orria: Yo la peor de todas-Ni denetan okerrena