Izenburua
Nazioarteko egoitzak
Epea
Deialdiaren intxiera abuztuaren 8an
Norentzat
Lekuko artistei zuzendua (Nafarroan jaioak edo bertan bizi direnak) eta artearen edozein alorretatik datozenak

Proiektuak aurkezteko epea, abuztuaren 8ra arte luzatu dugu.

Uharte Zentroak nazioartekoa bi egoitza eskaintzen ditu, bertako bi artistak, espazio bakoitzari dagokion testuinguru eta printzipioetan oinarritutako bi proiektu garatzeko.

  • mARTadero espazioa, Cochabamba, Bolivia

  • ACSL, Yerevan, Armenia

mARTadero

NADA elkarteak kudeatuta, garapen kulturalerako proiektu integrala da mARTadero, Cochabambako antzinako hiltegian kokatzen da. Interesgune ditu, berrikuntza, esperimentazioa, zorroztasun kontzeptuala, integrazioa, jakintzen eta esperientzien trukaketa eta kulturartekotasuna. <<Prana>> izeneko artisten egoitza programa du, ekipatutako espazioa eta ostatua eskaintzen dielarik artistei.

https://martadero.org/project/residencias-artisticas-prana/

ACSL

ACSL (Art and Culturlal Studies Laboratory), Armeniako Yerevan hirian kokatutako gobernuz kanpoko erakundea da. Helburu nagusiak ikerketaren bidez, ekimen diskurtsiboekin, erakusketarekin, hezkuntzarekin eta egoitza programekin praktika artistiko garaikideei laguntzea du.

Nazioarteko artisten egoitza programa 2008an abiarazi zuen, egoitzan parte hartzen duten pertsonek gune intelektual bat izateko asmoa du, bertako errealitate kultural eta soziopolitikoan murgiltzeko aukera izan dezaten eta, haien praktika artistikoetan, bertako artistekin edo nazioarteko beste artista batzuekin, kritikoekin edo komisariotza ikerlariekin topaketak izan ditzeten.

http://acsl.am/residency/

NORI ZUZENDUA

Lekuko artistei zuzendua (Nafarroan jaioak edo bertan bizi direnak) eta artearen edozein alorretatik datozenak (arte biziak, ikusizkoak, arkitektura eta hirigintza, ikus-entzunezkoak, musika, teoria, etab.)

ZER ESKAINTZEN DA

  • 700€ ekoizpenerako

  • 1000€ dirusariak eta dietak

  • Bidaia

  • Alojamendua

  • Lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak

  • Espazioko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza

  • ACSL edo mARTaderon, egindako lanaren aurkezpen publikoa lekuko espazioko lantaldearekin erabakita.

  • Uharte Zentroan ACSL edo mARTaderon egindako lanaren aurkezpen publikoa espazioko lantaldearekin erabakita.

DATAK

Deialdiaren itxiera: abuztuak 8

Hautapenaren jakinarazpena: abuztuak 17

Egoitzaren iraupena:

ACSL: urriaren 1etik, azaroaren 4ra

Martadero: urriaren 1a eta abenduaren 31a artean bost aste (zentroarekin adostu beharko da eta proiektuaren beharren arabera egokitu ahal izango da)

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitate artistikoa

  • Espazio bakoitzaren testuinguruarekin proiektuak duen uztardura.

  • Espazio bakoitzaren lan ildoekin proposamenak eta gaiak duen interesa.

  • Proiektua denboran eta baliabide ekonomikoen aldetik egingarria izatea

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

– Ikerketa ildoak edo statementa

– Biografia edo curriculuma

– Egoitzan garatzeko eta lekuko testuingurua kontua izango duen proposamena

– Kronograma

– Ekoizpen gastuen aurreikuspena

– Aurretik egindako lanen irudiak, testuak edo estekak

  • Txosten hau formularioan atxiki beharko da gehienez 5mb dituen PDF dokumentu bakarrean (izena+abizena.pdf).

Izena emateko formularioa

Armenia – Bolibia nazioarteko egoitzen txostena

Nazioarteko egoitzen kartela