Uharte Zentroak nazioartekoa bi egoitza eskaintzen ditu, bertako bi artistak, espazio bakoitzari dagokion testuinguru eta printzipioetan oinarritutako bi proiektu garatzeko.
- mARTadero espazioa, Cochabamba, Bolivia
- Nest, Yerevan, Armenia
.
MARTADERO
NADA elkarteak kudeatuta, garapen kulturalerako proiektu integrala da mARTadero, Cochabambako antzinako hiltegian kokatzen da. Interesgune ditu, berrikuntza, esperimentazioa, zorroztasun kontzeptuala, integrazioa, jakintzen eta esperientzien trukaketa eta kulturartekotasuna. <<Prana>> izeneko artisten egoitza programa du, ekipatutako espazioa eta ostatua eskaintzen dielarik artistei.
.
NEST
ICA-Yereván arte garaikideko proiektuak diseinatzeko eta ekoizteko zentro irekia da. Hainbat proiektu mota garatu eta ezartzen ditu, esaterako, erakusketak, artearen artxiborako edo hedapenerako, komisariotza praktiken inguruko programak eta ikerketak, artearen teoria eta hezkuntza… Pertsonen eta ideia / kontzeptuen sare ireki baten gisa egituratua dago Nest eta Armeniako arte garaikidearen eszenan aritzeko eta ulertzen laguntzeko baliabide, instalazio eta tresnak eskaintzen ditu Eskola, Galeria, Egoitza eta Ikerketa Laborategietako eskaintzarekin. Artistentzako egoitza, artista, idazle, kuradore, kultur kudeatzaile, akademiko eta beste profesionalei zuzendua dago Armeniako sormen-esparruan murgiltzeko proiektua garatzen ari diren bitartean.
www.nestresidency.am/en
.
NORI ZUZENDUA
Lekuko artistei zuzendua (Nafarroan jaioak edo bertan bizi direnak) eta artearen edozein alorretatik datozenak (arte biziak, ikusizkoak, arkitektura eta hirigintza, ikus-entzunezkoak, musika, teoria, etab.)
.
ZER ESKAINTZEN DA
Gehienez ere 700€ ekoizpenerako
1000€ (zergak baren) dirusaria eta dieta kontzeptuetarako
Iruñetik Cochabambara edo Yerevánera bidaia
Nest edo Martaderoko istalazioetan alojamendua
Oinarrizko bidaia asegurua mediku estaldurarekin atzerriko egonaldietarako
Nest edo Martaderoko istalazioetan lan egiteko espazioa
Espazioko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza
NEST edo mARTaderon, egindako lanaren aurkezpen publikoa lekuko espazioko lantaldearekin erabakita.
Uharte Zentroan NEST edo mARTaderon egindako lanaren aurkezpen publikoa espazioko lantaldearekin erabakita.
.
DATAK
Deialdiaren itxiera: apirilak 17
Hautapenaren jakinarazpena deialdia itxi eta gehienez ere hilabeteren buruan jakinaraziko da.
Egoitzaren iraupena bost astekoa da
Martaderon irailaren 1etik, urriaren 5era.
Nesten, irailaren 23tik, urriaren 27ra.
.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektuen hautaketa Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren eta lekuko zentroaren (Nest/Martadero) artean egingo da.
- Proiektuaren kalitate artistikoa
- Deialdiaren lan ildoekin proposamenak eta gaiak duen interesa.
- Espazio bakoitzaren testuinguruarekin proiektuak duen uztardura.
- Proiektua denboran eta baliabide ekonomikoen aldetik egingarria izatea
- Ikerketa zizen zen duen pertsonaren esperientzia/kualifikazioa
.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izen-ematea orrialde honetako alboko barran kokatua dagoen formularioan egin behar da. Bertan, PDF dokumentu bakarrean atxiki beharko da (izena_abizena.pdf gehienez 5mb) honakoak bilduko dituen txostena:
- Proiektuaren ideia nagusia edo laburpena
- Proiektuak oinarri dituen ikerketa lerroak
- Aurretik egindako lanen irudiak eta/edo egiten den proposamena ulertzen lagunduko duten irudiak (bideoak badira estekak jarri)
- Kronograma edo egitarauaren datak
- Egoitzan garatzeko eta lekuko testuingurua kontua izango duen proposamena
- Ekoizpen gastuen aurreikuspena
- Biografia edo curriculuma
Aurretik eskatutako dokumentazio osoa aurkezten ez duten proiektuak ez dira aintzat hartuko.
Bi egoitzetara aurkezu nahi bada, bi izen emate egin beharko dira.
.
PARTE-HARTZE BALDINTZAK
Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte:
- Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Nest/Martadero espazioan ezarri beharko du.
- Egoiliarrak bere proiektuaren memoria aurkeztu beharko du egoitzaren amaieran.
- Egoitza argitalpen edo obra baten ekoizpena baldin bada, Uharte Zentroa kredituetan agertu beharko du eta aurretik jakinarazi beharko zaigu.
- Hautatutako lanak egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak Online edo euskarri fisikoan programaren zati bat edo osoa argitaratu ahal izango du egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honen bidez sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko du.
Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Nazioarteko Egoitzak 2019 – Oinarriak PDFan