Izenburua
Nazioarteko egoitza Mexiko Hiriko Centro Cultural Los Pinos-en
Data
Egoitza-iraupena: 2023ko irailaren 4tik urriaren 9ra.
Epea
Deialdiaren amaiera: 2023ko apirilaren 14an.

Complejo Cultural Los Pinos erremu publiko bat da, eta kultura- eta arte-adierazpenak hurbiltzen ditu bere diziplina anitzetan doako jardueren bidez. Jarduera horiek sorkuntza-, gogoeta- eta interpretazio-giroan eta komunitatearekin etengabeko elkarrizketan garatzen dira, eta lehentasuna ematen zaio kulturarako eskubidea gauzatzeari, erakunde publikoekin, pribatuekin eta gizarte zibilarekin lankidetzan jarduteko eskemari jarraituz.
Complejo Cultural Los Pinos-ek “El Taller: nación gráfica-ren” doako erabilera eskaintzen du, teknikari espezializatu baten laguntzaz estanpa grafikoko proiektu bat garatzeko. Artista gonbidatuaren ostatuarekin ere laguntzen du.

 

NORI ZUZENDUA DAGO
Deialdiaren espazioan oinarritutako ekoizpen-, sorkuntza- eta/edo ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein arlotako artista nafarrei.
Egoitza hau Nafarroan bizi diren pertsonei zuzenduta dago.

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • 1500 euro (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari eta ekoizpen gisa. Erdia egoitzaren hasieran emango da, eta beste erdia memoria eta justifikazio ekonomikoa aurkeztu ondoren.
  • 1200 euro (zergak eta atxikipenak barne) ekoizpenerako.
  • Nafarroatik Mexiko Hirirako joan-etorria.
  • Complejo Cultural Los Pinos-ek grafika-tailerreko lan-espazioa, dauden baliabide teknikoak eta teknologikoak barne.
  • Iosu Zapata artista bisualaren sostengua proiektua garapenean.
  • Artistarentzako ostatua Complejo Cultural Los Pinos gunean.

 

DATAK

  • Deialdiaren amaiera: 2023ko apirilaren 14an.
  • Hautaketa deialdia itxi eta gehienez ere hilabeteko epean jakinaraziko da.
  • Egoitza-iraupena: 2023ko irailaren 4tik urriaren 9ra.
  • Memoriaren eta justifikazio ekonomikoaren aurkezpena: 2023ko azaroaren 3a.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitatea.
  • Proposamenaren eta gaiaren interesa deialdiaren proposamenari eta egoitza hartzen duen guneari dagokienez.
  • Proiektua egingarria izatea dauden baliabideei dagokienez.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko orrialde honetako formularioa bete behar da eta dokumentu bakarra erantsi behar da PDF formatuan (izena_abizena.pdf, gehienez. 5Mb) honako hauek barne hartzen dituena:

  • Proiektuaren hasierako laburpena edo ideia (500 hitz gehinez).
  • Proiektuaren xede diren ikerketa-ildoak (orrialde bat gehienez).
  • Egoitzan garatu beharreko proposamena (bi orrialde gehienez).
  • Proiektuaren ulermena errazteko proposamenarekin lotutako aurretiazko lanen bideoa (online plataformetarako loturak sartu).
  • Kronograma edo lan-egutegia (orrialde bat gehienez).
  • Parte-hartzailearen biografia edo curriculuma.

* GARRANTZITSUA: eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak ez dira baloratuko.

Zalantzak helbide elektroniko honetan argituko dira: coordinacion@centrohuarte.es eta gaian “Complejo Cultural Los Pinos Mexiko deialdia” adieraziko da. Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak egiteko epea deialdia itxi baino bost egun lehenago amaituko da.

 

Oinarriak osorik hemen

Bases R. Internacional Mexiko Nazioarteko egoitzaren oinarriak_elebiz 2023