Izenburua
Nafarroako agente artistikoen mapeoa. Egoitza deialdia.
Data
2022
Epea
Deialdiaren itxiera: 2022/04/28
Norentzat
Nafarroako sektore artistikoari buruzko ikerketa-prozesu batean lagundu nahi duten arteari lotutako pertsonei edo kolektiboei.

Uharte Zentroak egoitza bat eskaintzen du, Nafarroarekin nolabaiteko lotura duen pertsona edo kolektibo batek, gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketaren mapeoari jarraipena eman diezaion.

Nafarroako agente artistikoen mapeoa 2017an hasi zen, eta urtero egindako proiektuek, jarraipena izan dute elkarren artean baina era askotakotan materializatu izan dira. Orain arte, honako ekarpen hauek egin dira:

Orain arte, honako ekarpen hauek egin dira:

  1. Geodesia. Lehenengo datuen bilketa bat eta bistaratze autogeneratibo bat. https://www.centrohuarte.es/eu/geodesia-o-hacia-una-cartografia-del-contexto-artistico-en-navarra
  2. Kamal. Bigarren edizioan datuak biltzeko online tresna baten garapena jorratu zen artisten jatorri geografikoan oinarrituta.
  3. Erraiak. Proiektuaren fase hau jakintza eta afektuen zirkulazioaren bidezko topaketen bilketa eremua zabaltzeko kartografia izan zen: https://www.instagram.com/erraiak__ /
  4. Topategia. Duela bi urteko edizioan Topategia webgunea eratu zen https://centrohuarte.es/mapeo Bertan, agente artistiko ugari biltzen dira eta lantzen dituzten gaien arabera harremantzen dira.
  5. Sustraiak. Proiektuaren azkeneko zati hau artearen langileen iraute baliabideetan eta hiperloturetan oinarritu zen.https://www.centrohuarte.es/mapeo-sustraiak-y-el-informe-maslow/

Mapaoaren fase berri honetan Topategia dinamizatu eta aktibatzea helburu duten proiektu berriak bilatzen dira, artxibo bizia baita eta egunez egun hedatzen jarraitzen du. Sustraiaken gertatu bezala, kontua ez da hori sustatzea edo sortutako datuekin lan egitea (nahiz eta hori proiektuaren ondorioz sor litekeen), mapeoaren ideia zabaltzea baizik, betiere errealitatea eta egitura artistikoa atzemateko helburua kontuan hartuta, eragileen artean eragin berriak sortzeko eta komunitatean eraldaketa txikiak eragiteko.

NORI ZUZENDUA DAGO

Artetik, soziologiatik, diseinutik, ingenieriatik, programaziotik, eta antzeko diziplinetatik eratorritako pertsona edo kolektiboei zuzendua dago deialdia, Nafarroako sektore artistikoari buruzko ikerketa prozesu batean murgildu nahi dutenei.

ZER ESKAINTZEN DA

– 1.500€ ordainsari kontzeptu gisa (zerga eta atxikipenak barne).

– Lan egiteko lekua Uharte Zentroan, dauen baliabide tekniko eta teknologikoak barne.

– Uharte Zentroko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza.

Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago, haien arteko formalizazio eskatu gabe), aipatutako prestazioak kolektiboak izendatutako ordezkari bati esleituko zaizkio, edo kide guztien artean banatuko dira, balio baliokide osoarekin.

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2022ko apirilaren 28an.

Proiektu hautatua deialdiaren itxieratik hilabete batera jakinaraziko da gehienez ere.

Memoria eta fakturazio gastuak 2022ko abenduaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira.  

BALORAZIO IRIZPIDEAK                             

– Proiektuaren kalitate artistikoa

– Proposamenaren interesa

– Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomikoen eta egutegiaren aldetik.

– Ikerketa zuzenduko duen pertsonaren edo duten pertsonen esperientzia-prestakuntza.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PDF dokumentu bakarrean (Izena_abizena.pdf, gehienez 5mb) ondorengo informazioa gehitu behar da:

– Motibazioa.

– Proiektuaren deskribapena

– Proiektua ulertzen lagundu dezaketen eta proposamenarekin zerikusia duten beste material batzuk (bideoak baldin badira estekak jarri).

– Kronograma edo aurreikusitako lan-egutegia.

– Parte-hartuko duten pertsonen biografia edo curriculuma.

*Garrantzitsua: Ez dira kontuan hartuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak .

PARTE-HARTZE BALDINTZAK

Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, hurrengo oinarri eta konpromezuak onartzen dituzte:

  • Pertsona edo kolektiboa Uharte Zentroko taldearekin bilduko da maiz samar, prozesuaren jarraipena eta laguntza egon dadin.
  • Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina proiektu bererako beste erakunde batzuek emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak ez badira Uharte Zentroak bere gain hartzen dituen berberak
  • Laguntza hauek bateraezinak dira Uharte Zentroak proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin.
  • Aurkeztutako proiektua eta garapena egileenak izango dira. Mapeo honen helburu nagusia Nafarroako komunitate artistikoa aztertzen laguntzea izanik, hautatutako proiektua publikoaren zerbitzura jarriko da lizentzia librearen bidez, ikerketetan tresna gisa erabili ahal izan dadin. Huarte zentroak onlineko edo paperezko argitalpenen bidez erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du proiektu osoa edo zati bat, betiere kasuan kasuko egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honetatik aurrera sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko du.
  • Bukaeran, proiektuaren garapena jasotzen duen memoria bat entregatu beharko da (irudiak edo bideoak barne), bai eta egindako gastuen justifikazio bat ere (ordainketen faktura eta egiaztagiriekin eta horien azalpen labur batekin). *Garrantzitsua: bi agiriak adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza galtzea ekarriko du.

 

 

Bases mapeo EUS 2022