Uharte Zentroak egoitza bat eskaintzen du, Nafarroarekin nolabaiteko lotura duen pertsona edo kolektibo batek, gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketaren mapeoari jarraipena eman diezaion.
Nafarroako agente artistikoen mapeoa 2017an hasi zen, eta urtero egindako proiektuek, jarraipena izan dute elkarren artean baina era askotakoak izan dira. Orain arte, honako ekarpen hauek egin dira:
1. Geodesia. Lehenengo datuen bilketa bat eta bistaratze autogeneratibo bat.
2. Kamal. Datuak biltzeko online tresna baten garapena artisten jatorrian oinarrituta.
3. Erraiak. Bilketa eremua zabaltzeko jakintza eta afektuen zirkulazioaren bidezko topaketen kartografia: www.instagram.com/erraiak__ /
4. Topategia. Azken edizioan Topategia webgunea eratu zen www.centrohuarte.es/mapeo Bertan, agente artistiko ugari biltzen dira eta lantzen dituzten gaien arabera harremantzen dira.
Mapaoaren fase berri honetan Topategia dinamizatu eta aktibatzea helburu duten proiektuak bilatzen dira, artxibo bizia baita eta egunez egun hedatzen jarraitzen du. Kontua ez da hori sustatzea edo sortutako datuekin lan egitea (nahiz eta hori proiektuaren ondorioz sor litekeen), mapeoaren ideia zabaltzea baizik, betiere errealitatea eta egitura artistikoa atzemateko helburua kontuan hartuta.
NORI ZUZENDUA DAGO
Nafarroako sektore artistikoari buruzko ikerketa-prozesu batean lagundu nahi duten arteari lotutako pertsonei edo kolektiboei zuzendua.
ZER ESKAINTZEN DA
> 3.000€ ordainsari kontzeptu gisa (zerga eta atxikipenak barne).
> Lan egiteko lekua Uharte Zentroan, dauen baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
> Uharte Zentroko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza.
Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago, haien arteko formalizazio eraketa eskatu gabe), aipatutako laguntza kolektiboak izendatutako ordezkari bati esleituko zaizkio, edo kide guztien artean banatuko dira, balio baliokide osoarekin.
DATAK
Deialdiaren itxiera: martxoaren 25ean. Izena emateko, orrialde honetako alboko barrako formularioa bete behar da eta oinarrietan zehaztutako dokumentua atxiki.
Proiektu hautatua deialdiaren itxieratik hilabete batera jakinaraziko da gehienez ere.
Memoria eta fakturazio gastuak 2021eko azaroaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Mapeo 2021 oinarriak