Izenburua
Musika gogoangarriak
Egilea
CHRISTIAN FERNÁNDEZ MIRÓN / JULIÁN MAYORGA / SOLE PARODY
Data
2019/10/16
Ordua
19:00
Sarrera
Libre
Norentzat
Publiko guztiei zuznedua

Argazkia: Lukasz Michalak

Udaberrian Andremari, Uharteko emakumeen kolektiboko kideekin topaketak egin ondoren, Musika Gogoangarriak bueltan dator proiektuaren azken fasea garatzera, topaketa haietako ahozko tradizio laborategietan oinarritutako musika piezaz osaturiko kontzertua eskainiko dutelarik.

Madrid eta Balentzia bisitatu ostean, Christian Fernandez Miron, Le Parody eta Julian Mayorga musika bira egiten ari dira laborategiak gauzatu zituzten lekuetan, itzultzea egitearren eta proiektuan parte hartutako komunitateekin berriz ere elkartzeko asmoz.

Hiru artistak sormen prozesu komun batean lanean aritu ziren ahozko tradizioko laborategietan sortutako kontakizunetatik abiatuz material berriak sortu, konposatu, grabatu eta editatu dituztelarik. Kontzertu bakoitza bakarra da, partaide gehienekin elkarrizketan eginik eta azken hauek eszenaratzean parte hartu ahal izango dutelarik.

 

Info gehiago: https://musicasmemorables.music.blog

 

ARTISTAK:

Le Parody artista andaluziarrak musika eta testua lantzen ditu, bi disko argitaratu dutu, CÁSALA (sound/ track) 2012 urtean eta Hondo 2015ean. Idazle gisa, 2016an “Lo que América Puede” poesia liburua argitaratu zuen Billy Morreale ezizenarekin. Autogestioaren eta industriaren artean bere karrera garatzen jakin duen artista da.

Julian Mayorga musikari kolonbiarra eszena tropikalista berritzailleenetik sortua da. Abesti herrikoia, elektronika, folklore kolonbiarra eta psikodelia nahasten ditu esperimentaziotik. Humorez  eta surrealismoz beteriko ikuskizun indartsuak, mitologia eta ikusizko animazioak nahastuz hainbat festibaletan ikusi ahal izan da: Reykjavikeko Sonarra (2018), Barcelonako Sonarra (2017) eta Montrealeko RBMA (2016) esaterako.

Christian Fernández Mirónek artea, hezkuntza, musika eta diseinua ukitzen dituzten proiektuetan lan egiten du. ¡JA! Kolektiboko kide sortzailea izan zen, Madrileko Mataderoko hezkuntza taldeko kide ere bai; soinu bandak eta musika proiektuak garatu ditu, esaterako,  FOCO inprobisazio libreko orkestra edo Todos Canibales opera garaikidea.