Gaztela Leongo Arte Garikideko Museoak Musac-ek gonbidatuta, Nerea de Diego, Betisa San Millán, Elisa Arteta eta Oskia Ugarte Uharte Zentroko zuzendariek, gure gizartearen garapen kritikorako ekoizpen kulturalaren kudeaketa tresnen inguruko mahai-inguru batean parte-hartu dute. Zuzendaritza eredu elkarbanatuak eta horizontalak, ekoizpen deialdi irekiak eta epe luzera finantziaketa etikoa eta kapitalismo basatiarekiko kritiko baten inguruan aritu dira.
MUSAC-eko Belén Sola Pizarro moderatzaile izanik, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak ez, ezik, Convocatoria Laboratorio 987 eta Fundación Carassok ere parte hartu dute jardunaldian.