Izenburua
Mugak jarri, lurraldea egin
Irakaslea
Maddi Barber
Data
2023ko martxoak 21,23 eta 24
Ordua
desberdinak
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2023ko martxoak 16
Norentzat
Egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori zuzendua

Izen ematea itxi dugu beteta dagoelako

Tailer honetan bi kontzeptu hartuko ditugu abiapuntu, lurraldea eta muga, eta lantegiko parte hartzaile eta ikasleek haien sortzeko prozesuak bi kontzeptu hauekin duten lotura bilatuko dute. Pentsatu eta landuko dugu lurralde bat, besteak beste, mugak jartzean egiten den zerbait dela. Keinu eta erabaki batzuek lurraldea egiten dute, eta beste batzuek desegin egiten dute. Zer gertatzen da mugak jartzea erabakitzen duzunean, sorkuntza-lanean arau batzuk ezartzen dituzunean? Eta muga horiek beste pertsona batzuek ezartzen dituztenean? Zer arreta-mota berezi edo harreman-modu berri sortzen dira lan egiteko modu bat mugatzen den unean? Zer geratuko da kanpoan? Norberaren eta besteen lanen adibideetatik abiatuta, modu kolektiboan edo indibidualean erabakitako mugak jarriko ditugu praktikan, lurraldeak egiteari eta desegiteari buruzko esperimentuak egiteko.

 

NORI ZUZENDUA 

Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori.

EGUNAK ETA ORDUAK

2023ko martxoan:

  • Martxoak 21, asteartea, 15:30etatik 19:30etara.
  • Martxoak 23, osteguna, 15:30etatik 19:30etara.
  • Martxoak 24, ostirala, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara (Errodaje eguna).

IZEN-EMATEAK

Orri honetako formularioa betez urtarrilaren 16tik, otsailaren16ra

PREZIOA

25 euro

IRAKASLEA

Maddi Barber Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen eta Ikusizko Antropologiako masterra egin zuen Manchesterreko Unibertsitatean. Haren azken filmek lotura estua dute Pirinioetako paisaiarekin eta hango biztanleekin, bai gizakiekin bai gizakiekin zerikusirik ez dutenekin, eta, besteak beste, Visions du Réel, Donostia (Zabaltegi), Curtzirkuitua, Ji.hlava, FidMarseille, Porto Post Doc eta Las Palmas jaialdietan parte hartu dute.

Une honetan, lehen film luzea egiten ari da: “Soilguneak basoan”.

 


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak:

• Cabello/Carceller
• João Fiadeiro @joaofiadeiro
• Marta Echaves @laechaves
• Maddi Barber @maddi.arce
• Ibon Aranberri @ibon_aranberri
• Marc Vives @vivesmarc
• Elo Vega y Rogelio López Cuenca
• Peio Aguirre @peioaguirre