CATALINA DE FOIX IKASTETXEKO 6. MAILA
Zer ulertzen dugu mugatzat? Mugen aldakortasunari buruz hausnartzen dugu, bai eta muga-mota ezberdinei eta horien eragin geopolitikoei buruz ere. Mugak gurutzatzean izandako esperientziei buruz hitz egiten dugu. Bi zinemagileren laguntzaz, Maddi Barber eta Marina Lameiro, zinema-muntaia zer den ikasten dugu, ‘Kuleshov efektua’ eta ‘geografia sortzailea’ ren bidez. Mugak abiapuntu hartuta, narratiba ezberdinak asmatu eta film labur bihurtzen ditugu.