Izenburua
Monteira na cabeza e anda polo mundo
Data
2022
Epea
Martxoak 31
Norentzat
Ibiltzearen arteetan interesa duten eta Nafarroarekin nolabaiteko harremana duten edozein alorretako artistei zuzendua.

Donejakue Bideak tokiko lurraldearen eta egoitzaren xedearen artean sortzen duen lotura kontuan hartuta, oinez ibiltzea praktika artistiko gisa gai izango duen proiektua jorratu beharko da. Hau da, hautatutako proiektua oinez ibiltzean zentratuko da eta honek berezko pentsamenduak eta sentsibilitateak sortzeko dituen ahalmenean. Igarotzea, paseatzea, ibilbidea edo gorputzaren mugimendua izan daitezke hasiera bateko erreferentziak.
Egonaldia, bi garai desberdinetan banatuko da eta, 10 eta 14 egun artekoa izango da bakoitza. Egoitza bukatzean, Santiago de Compostelako azokan Cuarto Pexigok daukan salmenta puntuan ikusgai jarriko den eta formatu moldagarria izango duen lan bat ekoiztu beharko da.

NORI ZUZENDUA DAGO
Ibiltzearen arteetan interesa duten eta Nafarroarekin nolabaiteko harremana duten edozein alorretako artistei zuzendua.

ZER ESKAINTZEN DA

  • 1.300€ (zergak eta atxikipenak barne) lansari, bidaia eta dietetarako.
  • Santiago de Compostelako Cuarto Pexigoko erretiroan lanerako espazioa eta ostatua.
  • Ekoizpenerako (300 – 900 euro artean) eta Cuarto Pexigoko lantaldearen laguntza proiektuaren garapenean.

CUARTO PEXIGOREN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO
Apartamentua bertan bizi eta lan egin ahal izateko ekipatuta dago, wifia barne. Behar espezifikoak proiektuan zehaztu beharko dira aldez aurretik bete ahal izateko.
Mantenua ere sartzen da, eta jatetxeetan afaltzera edo bazkaltzera gonbidapenak ere egongo dira Galiziako tradizioa, Santiago eta bertako bizitza kulturala ezagutzeko.
Espazioak sortzen ditu lan artistikoak, lan horien izaeraren arabera, 300 eta 900 € arteko kostuarekin. Gehienak argazkigintzako lanak izan dira, baina ez dira baztertzen beste lan-ildo batzuk. Ekoizpena tokiko profesionalekin egiten da.
Azken obraren salmenta-baldintzak ezartzeko Cuarto Pexigorekin akordio batera iritsi beharko da.

DATAK
Deialdiaren itxiera: 2022eko martxoaren 31a.
Hautaketa deialdia itxi eta hilabetera jakinaraziko da gehienez ere.
Egoitzaren iraupena bi alditan aurreikusten da, bakoitza 10 eta 14 egun artekoa.

  • 1. aldia: lehenengo harremana, planteamendua eta garpena
  • 2. aldia: ekoizpena, markoztatzea eta aurkezpena.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuen hautaketa Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren era Cuarto Pexigoren artean egingo da. Hauek dira jarraitu beharreko irizpideak:
  • Proiektuaren kalitate artistikoa
  • Proposamenaren interesa deialdiaren gaiari dagokionez
  • Santiagoko testuinguruarekiko proiektuak duen harremana
  • Baliabide ekonomikoen zein egutegiaren aldetik proiektuak duen bideragarritasuna
  • Pertsonaren esperientzia/kualifikazioa

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Uharte Zentroko webguneko formularioa bete beharko da eta bertan PDF (izena_abizena.pdf – gehienez ere 5mb) dokumentu bakarrean zera gehitu beharko da:

  • Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia
  • Egoitzan garatuko den proposamena eta lekuko testuinguruarekin duen harremana
  • Aurretik eginiko lanen irudiak eta/edo proposamenarenak proiektua ulertzen lagunduko dutenak (bideoak badira loturak jarri)
    Kronograma edo lan egutegia
  • Ekoizpenerako gastuen aurreikuspena
  • Biografia edo curriculuma

* GARRANTZITSUA: Ezarritako data baino lehen eskatutako dokumentuak aurkeztu ezean ez da proiektua aztertuko.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, hurrengo oinarri eta konpromisoak onartzen dituzte:

  • Egoitzak irauten duen bitartean egoiliarrak Cuarto Pexigon izan beharko du lantokia
  • Egoiliarrak bere proiektuari buruzko txostena aurkeztu beharko du egoitza amaitzean
  • Egoitzan zehar, Uharte Zentroaren programazioan sartzen diren jarduerak sor daitezke bi aldeen adostasunez
  • Egoitza obra edo argitalpen baten ekoizpenarekin lotuta badago, Uharte Zentroa eta Cuarto Pexigo kredituetan agertu beharko dira eta aldez aurretik jakinarazi behar da
  • Aukeratutako lanak egilearen edo egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak eta Cuarto Pexigok on line argitalpenen bidez edo paperezko formatuan erreproduzitu eta zabaldu ahal izango ditu programa osoa edo zati bat, betiere kasuan kasuko egiletza aipatuta. Uharte Zentroak eta Cuarto Pexigok deialdi honetatik abiatuta sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko du
  • Egoitzan egindako lana Cuarto Pexigok ekoiztua izango da eta honen galerian erakutsiko da, alde bakoitzari dagokion ehunekoa ezarri beharko da.

Deialdiaren oinarriak PDFan, euskaraz 8.orrialdetik aurrera

Bases Monteira na cabeza 2022