Izenburua
Monteira na cabeza e anda polo mundo
Data
2021
Epea
Apirilak 8
Norentzat
Ibiltzearen arteetan interesa duten eta Nafarroarekin nolabaiteko harremana duten edozein alorretako artistei zuzendua.

Santiago de Copostelan kokatutako Cuarto Pexigo.com espazio artistikoaren elkarlanean egoitza berri bat eskaintzen du Uharte Zentroak. Egonaldia, hiru garai desberdinetan banatuko da eta, 7 eta 10 egun artekoa izango da bakoitza.

Donejakue Bideak tokiko lurraldearen eta egoitzaren xedearen artean sortzen duen lotura kontuan hartuta, oinez ibiltzea praktika artistiko gisa gai izango duen proiektua jorratu beharko da. Hau da, hautatutako proiektua oinez ibiltzean zentratuko da eta honek berezko pentsamenduak eta sentsibilitateak sortzeko dituen ahalmenean. Igarotzea, paseatzea, ibilbidea edo gorputzaren mugimendua izan daitezke hasiera bateko erreferentziak.

Egoitza bukatzean, Santiago de Compostelako azokan Cuarto Pexigok daukan salmenta puntuan ikusgai jarriko den eta formatu moldagarria izango duen lan bat ekoiztu beharko da.

 

ZER ESKAINTZEN DA

1.300€ (zergak eta atxikipenak barne) lansari, bidaia eta dietetarako.

Santiago de Compostelako Cuarto Pexigoko erretiroan lanerako espazioa eta ostatua.

Ekoizpenerako (300 – 900 euro artean) eta Cuarto Pexigoko lantaldearen laguntza proiektuaren garapenean.

 

CUARTO PEXIGOREN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO

Apartamentua bertan bizi eta lan egin ahal izateko ekipatuta dago, wifia barne. Behar espezifikoak proiektuan zehaztu beharko dira aldez aurretik bete ahal izateko.

Mantenua ere sartzen da, eta jatetxeetan afaltzera edo bazkaltzera gonbidapenak ere egongo dira Galiziako tradizioa, Santiago eta bertako bizitza kulturala ezagutzeko.

Espazioak sortzen ditu lan artistikoak, lan horien izaeraren arabera, 300 eta 900 € arteko kostuarekin. Gehienak argazkigintzako lanak izan dira, baina ez dira baztertzen beste lan-ildo batzuk. Ekoizpena tokiko profesionalekin egiten da.

Azken obraren salmenta-baldintzak ezartzeko Cuarto Pexigorekin akordio batera iritsi beharko da.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2021eko apirilaren 8a

Hautaketa deialdia itxi eta hilabetera jakinaraziko da gehienez ere.

Egoitzaren iraupena hiru alditan aurreikusten da, bakoitza 7 eta 10 egun artekoa.

  1. aldia: lehenengo harremana, planteamendua eta garpena
  2. aldia: ekoizpena eta garapena
  3. aldia: ekoizpena, markoztatzea eta aurkezpena.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Uharte Zentroko webguneko formularioa bete beharko da eta bertan PDF (izena_abizena.pdf – gehienez ere 5mb) dokumentu bakarrean zera gehitu beharko da:

· Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia

· Egoitzan garatuko den proposamena eta lekuko testuinguruarekin duen harremana.

· Aurretik eginiko lanen irudiak eta/edo proposamenarenak proiektua ulertzen lagunduko dutenak (bideoak badira loturak jarri)

· Kronograma edo lan egutegia

· Ekoizpenerako gastuen aurreikuspena

· Biografia edo curriculuma

 * GARRANTZITSUA: Ezarritako data baino lehen eskatutako dokumentuak aurkeztu ezean ez da proiektua aztertuko.

Deialdiaren oinarriak PDFn

Bases-Oinarriak MONTEIRA NA CABEZA E ANDA POLO MUNDO 2021