Ekhiñe Etxeberriak Mina fabrika zaharretik Uharte Zentrora ikerketa kuratorialerako egoitza proiektua aurkeztu du Uharteko Zentroan. Ekhiñek, duela urte batzuk Uharteko Zentroa eraiki zenean gertatutakoari heltzeko zuen beharretik sortu zen proiektua. Elkarrizketa batzuen bidez, bere garaian herriarentzat hain garrantzitsua izan zen fabrikari buruzko memoria kolektiboa eta herrikoia sortzeko beharra ikusten du egileak; baita, besteak beste, herriaren bizitza sozial, kultural, politiko eta artistikoaren eta Zentroaren beraren artean “harresi” ikusezina sortu zuen herriko biztanle askorengan sortutako kontrako jarrera aztertzeko beharra ere; distantzia hori, zenbaitetan apurtzea lortu den arren, ez da desagertu. Proiektuak iragana eta oraina, Minako fabrika eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroa uztartu nahi ditu.
Ekhiñe Etxeberria Garjón (Uharte, 1991).
Dokumentalen errealizadorea, Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Mailako Eskolan graduatua, dokumentalen zuzendaritzako espezialitatean. Mikele izeneko dokumental-mediometrajea DocumentaMadriden estreinatu zen eta estatuko zein nazioarteko zinemaldietan erakutsi zen. Horietako batzuetan saria jaso zuen.
2020an, Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolan (EQZE) sartu zen komisariotza graduondokoa egiteko, kuradoretzaren eta ikerketaren bidetik jarraitzeko asmoz.
Esperientzia kuratoriala
- Zinemaldia 70: Historia posible guztiak ikerketa proiektua; Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak elkarlanean antolatua, Tabakalera, Euskadiko Filmategia eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.
- “Primeros pasos. Otras miradas sobre la historia visual del Festival de San Sebastián (1953- 1970)” erakusketaren komisariotza Tabakaleran.
- “Otra manera de contar: presencias, ausencias y representaciones de mujeres en el Festival de San Sebastián (1953-1978)” Ikerketa-proiektuari buruzko saiakera bat argitaratzea, Laida Mendiarekin batera.
- Lynn Hershman-Leesonen “Conceiving Ada” eta Eliza Capairen “Espero tu (re) vuelta” filmen programazioa, Tabakaleraren Eskolatik programaren baitan.
- “Womanhouse plazaldean” tailerra Uharteko Zentroan, Totemak kalera! programaren baitan.
- Uharteko Zinema eta Emakumeak 1. Erakusketaren programazioa eta antolaketa.
- Uharteko Zentroan egoitza, “Habitación: Ahots konstelazioak” proiektuarekin.
- NIFF jaialdiko epaimahaia, Zinema eskolak sailean.
- Programazio-praktikak Euskadiko Filmategian.