Izenburua
Hodeien taldea | Corpografías, cuerpo como territorio
Egilea
Desmusea (Daniel Pecharromán eta Clara Harguindey) | Olaia Baigorri
Desmusea kolektiboa, Clara Harguindey eta Daniel Pecharrománek osatua, Centro Huarten egindako egoitzan Hodeien Taldea proiektuan lan egin du, Huarte eta bere testuinguruko narrazio berriak sortuz, topaketa eta teknologiaren esperimentazio kolektiboaren bidez.
Bibliografia-iturriak irakurri, nabigatu eta aurkitutako materialak aktibatuz, ingurunearekin harremanetan jartzeko beste aukera batzuk irudikatu ziren, komunean oinarritutako digitalizazio-prozesuak proposatuz. Saioak azaroaren 5, 7, 12 eta 14an izan ziren, komunitate-loturak indartzeko eta edukien sorkuntza eta aktibazioan teknologiaren erabilera ikertzeko..
Proiektuaren emaitzak web interaktibo batean daude eskuragarri: hodeientaldea.desmusea.com.