Lagundu ezazu Arte Garaikideko Uharte Zentroa eta kultura mezenas bihurtuz!
Helbide fiskala Nafarroan duen norbanakoa edo enpresa baldin bazara dohaintzak (dirutan edo ondasunetan) eginez lagun gaitzakezu, bai eta, elkarlan hitzarmenak eginez ere.
NORBANAKOAK
PFEZ kuotan kenketak:
Emandako lehenengo 150 eurotan %80ko kenketa lortuko duzu eta gainontzeko kopuruan %40koa.
Adibidez:
– 50 euroko mikro-dohaintzan, 40 euroko itzulera
– 150 euroko dohaintzan, 120 euro.
– 1.000 euroko dohaintzan, 460 euro.
ENPRESAK
Sozietateen gaineko Zergan, oinarri ezargarriaren kenketa eta kuota likidagarriaren gaineko %30eko kenketa lehenengo 300 eurotan eta %20 hurrengoetan.
Adibidez:
– %20ko karga duen enpresa bati, 3.000 euroko dohaintzagatik, 1.230euroko kenketa jasoko du.
Informazio zehatzagoa izateko, bisitatu MEKNA-ren orrialde ofiziala edo jarri gurekin harremanetan administración@centrohuarte.es helbidean.