Izenburua
Emakumeak Ikusizko Arteetan
Data
2017/11/17

Uharte Zentroko Zuzendaritza, azaroaren 17an Madrilgo Matadero Centro de Creación Contemporáneo aretoan ospatuko den Mujeres en las Artes Visuales foroan parte-hartzera gonbidatua izan da. Bertan, Colectivo Offmothers, Fanzine “¿Quién coño es?”, La Bonne, “Con tinta me tienes”, “La conversación” eta “Tal día como hoy” kolektiboekin batera, sorkuntzaren inguruan erabiltzen diren praktika egokien proiektuak aurkeztuko ditugu.

Aurretik, ikusizko arteetako emakume sortzaileek, ikertzaileek eta profesionalek parte hartzeko, hiru lantaldetan garatzeko mahai inguruak antolatu dira: Identitate berrien eraikuntza sorkuntza artistikoan, Elkarlan eta emakume sareak, eta Emakumeen boterea artearen sisteman.

Foroa modu birtualean jarraitzeko aukera ere badago esteka honetako Foro Virtual atalean izena emanda: http://mav.org.es/foro-mav