Izenburua
"Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea" masterraren II. edizioa
Data
2021-2022
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021eko martxoaren 25etik ekainaren 24ra

“Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea” masterraren II. edizioan izena emateko epea zabalik

Martxoaren 25etik ekainaren 24ra, zabalik egongo da Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea Masterreko bigarren edizioan izena emateko epea. Izen ematea hemen. Masterra Uharte Zentroan eskainiko da eta eta zentro berak bultzatua da, NUP-ekin eta EHU-rekin elkarlanean.

 

2021-2022 ikasturtean eskaintzen den ikasketa-programari eta moduluei buruzko informazioa eskuragarri dago eta egutegi akademikoa laster zehaztuko da.

 

Ate irekien jardunaldia, apirilaren 29an, Uharte Zentroan, Masterraren edukiak gertutik ezagutzeko

Datorren apirilaren 29an, 10:00ak eta 14:00ak bitartean, ate irekien jardunaldi bat egingo dugu Uharte Zentroan, Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterreko edukiak gertutik ezagutzeko.

Uharte Zentroko instalazioak bisitatuko ditugu eta oraingo edizioko irakasle eta ikasleekin hitz egiteko aukera egongo da.
Izena emateko, bidali e-maila helbide honetara: master@centrohuarte.es